2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

02 Amets | ETB 2016


AMETS

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana           
nigana, beldurrik gabe nigana

Zuk jarriak daude bideak
zuk jarriak ere ilusioak           
behin eta berriz ari naiz zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana

Neu naiz neu bizitza
itxaropena neure giltza           
hala ere beti derrigorrez baina zutaz galdezka

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia zatoz nigana       

Ezin ahaztu nondik natorren
ezin ukatu zer naizen           
beharbada galtzailearen urratsean nago
beharbada

Ilusioz josia, asmoz betea
odol gorria, bihotz zuria           
ametsaren bidean
noiz agertuko ote zaren itxaropenean

Amets, zatoz jada nigana
kolorez jantzia, zatoz nigana
nigana, beldurrik gabe nigana   

beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana
beldurrik gabe nigana

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina