2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna
2020(e)ko abenduaren 24(a), osteguna
2020-12-24 | urruneko entsegua
Oraindik indarrean dagoen uuruneko entseguari beste lan bat gehituko diogu, Gontzal Mendibil gure lagunak eskaitzen digun gagon kanta hau: |
Gabonak datozela ta (ahotsbakoa edo instrumentala)
Gabonak datozela ta (Gontzal Mendibil)
2020(e)ko abenduaren 22(a), asteartea
Plentzia Kantagune | 2020ko Gabon Kantak
Ongi etorria iluzioz eman genion 2020ri baina nazkatuta esaten diogu agur.
Merezi ez duen arren agurra egin diezaiogun 2020 urteari:
2020ko Gabon Kantak: 2016, 2017, 2108 eta 2019ko Gabon Kanten bilduma
2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
2020-12-18 | urruneko entsegua
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa: |
Etxe honetan (ahotsbakoa edo instrumentala)
Etxe honetan (Josu Bergara)
Zaindu maite duzun hori (ahotsbakoa edo instrumentala)
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)
Zaindu maite duzun hori
Zaindu maite duzun hori izeneko kantaren hitzak Joseba Sarrionandia idazlearenak direla aipatu da sarritan baina gezurra da, kantaren hitzak eta musika Ruper Ordorikarenak dira. Abesti hau Kantuok jartzen ditut diskoan argitaratu zen.
Poemaren mezua ulertzeko jakin dezagun Ruperrek noiz eta zergatik sortu zuen, horretarako 2003. urtera atzera egin beharko genuke kanta hau lotuta dagoelako Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin. Datu hori aintzat harturik bakoitzak bere zentzua eman diezaiola Zaindu maite duzun hori kantaren izenburuari.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
| ZAINDU MAITE DUZUN HORI | |
Iritzi helduak, uste haundikoak,
gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
hobe nuela hautazea
munduko hiritar izatea.
Kantu leunak
nahi nituzke jarri.
Eguzkia ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
eta zu, berriz, bertso ttikietan.
Kantu leunak nahi nituzke jarri.
Eguzkia ainubean denari.
Zaindu maite duzun hori.
Kantu leunak nahi nituzke jarri.
Eguzkia ainubean denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu maite duzun hori.
| Opiniones sensatas, de plena confianza,
sobre nuestro pueblo.
Por la mañana y por la tarde hablando
sobre nuestro pueblo.
Yo también querría
tener semejantes seguridades.
Pero, lo que son las cosas,
las cuentas no me salen tan bien.
Menuda suerte la de
esos que son de cualquier sitio!
Andan volando
por encima de todas las zarzas.
Nadie me dijo
lo difícil que es ser euskaldun,
que más me valía elegir
ser ciudadano del mundo.
Querría componer cantos suaves.
Sol a quien está en la umbría.
Cuida eso que amas.
Me dicen:
Cómo andas con asuntos de amor?
La convivencia en juego
y tú, sin embargo,
con versos intrascendentes.
Querría componer cantos suaves.
Sol a quien está en la umbría.
Cuida eso que amas.
Querría componer cantos suaves.
Sol a quien está en la umbría.
Cuida eso que amas.
Cuida eso que odias.
Cuida eso que amas.
|
Hitzak eta musika: Ruper Ordorika | |
2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea
Ostiraletan duzu
Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:
Bestalde, jakin dezagun Espainako Independentzia Gerra (Frantzestada euskal usadioan) garaian, Garrüzeko gudua gertatu zela 1814an, non aurrez-aurre izan ziren Frantziako Lehen Inperioa alde batetik eta bestetik Erresuma Batua, Espainia eta Portugalen arteko aliantza. Soult mariskal eta Harizpe mariskal frantziarrak galtzaile atera ziren eta Wellingtongo dukeak irabazi zuen Garrüzeko gudua.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
| OSTIRALETAN DUZU | |
Ostiraletan duzu Garruzen merkatu
ene maite pollita han nuen kausitu
pott bat galdegin neron xapela eskian
biga eman zautadan nigarra begian.
Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu?
Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu"
Arrapostu'man zautan "Zuhaurrek dakizu,
ene nigar ororen sujeta zira zu"
Hola denaz geroztik ez egin nigarrik,
ez daite arrosarik elorri gaberik,
zu hola penaturik urriki baitut nik,
plazer duzuna duzu eginen nitarik.
| Los viernes es mercado en Garruze allí encontré a mi bonita amada le pedí un beso con la txapela en la mano y me dio dos con lágrimas en los ojos. Luego le pregunté "¿por qué lloras? no tienes ninguna razón para disgustarte así" Ella me respondió "Tú bien lo sabes, tú eres la razón de todos mis lloros" Si eso es así no debes llorar, no puede haber rosa sin espinas, me compadezco de ti por haberte apenado, por mi parte puedes hacer lo que desees. |
2020(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak)
Jaun baruak izeneko kanta Benito Lertxundi oriotarrari esker ezaguna egin zen 1975ean "...eta maita herria üken dezadan plazera" diskoan argitaratu zenean, kanta horren gainean zenbait oker zabaldu ziren. Hasteko, kantaren jatorrizko izena Arbotiko prima eijerra da eta hori baino larriago: hitzak ez dira anonimoak diskaren azalean aditzera ematen zen bezala, hitzak Beñat Mardo bertsolari zuberotarrari zor dizkiogu.
Baina urteak aurrera joan arren akats eta errakuntsekin jarraitu dugu. Gure kantagintzari begirada bat bota ezkero, 2010eko "Munduan ortozik" izeneko diskoan, Kherau taldeak Jaun baruak izenburua duen kantaren bertsioa egiten duela aurkituko dugu, eta oraingoan ere hitzak herrikoiak direla adierazten da.
Arbotiko prima eijerra (Jaun baruak) XVIII. mendeko epitalamio (ezkontza-kantu liriko) bat da, esan bezala, Beñat Mardo koblakariak sortua Baxenafarroako Amikuze inguruko bi nobleen ezkontzarako: Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uhart. Jatorrizko hitzak hauek omen ziren:
ARBOTIKO PRIMA EIJERRA
(Beñat Mardo, XVIII. mendea)
Jaon baruak aspaldin
Xederak hedatü zütin
Xori eijer bat hatzaman düzü Paubeko seroren komentin
Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogun betzin.
Jaon barua, orai zü
Felizitatzen zütügü
Zeren beitüzü Mus de la Plazaren prima eijerra esposatü
Andere hori hirus düzü: zuri ez deizugu dolü.
Xedera balitz halako
Merkatietan saltzeko
Ziberuko aitunen semek eros litzazkie oro
Halako xori eijertto zunbaiten hatzamaiteko!
Jarraian, 1975 geroztik guri heldu zaigun abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea. Eztei-kantu bat izanik, iruditzen zaigu azken bi ahapaldiak lekuz kanpo daudela, horregatik zalantzan jartzen dugu Beñat Mardok kantatutako bertsoaren zati direnik:
| ARBOTIKO PRIMA EIJERRA (JAUN BARUAK) | |
Jaun baruak aspaldin
Xederak hedatu ditin
xori eijer bat hatzaman dizü
Pabeko seroren komentin,
orai harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin.
Xedera balitz halako
merkatüetan saltzeko,
Xiberuako aitunen semek
eros litzazkie oro,
halako txori eijerto
zunbaiten hatzamaiteko.
"Igaran apirilaren bürian,
armadaren erdian,
züntüdan bihotzian,
armak oro eskian;
present espiritian,
mahanka besuen artian"
"Jauna maite banaüzü,
erraiten düzün bezala,
kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbütxüa
eta maita herria,
üken dezadan plazera"
| El señor barón hace tiempo
tendió sus redes
y atrapó un precioso pájaro
en el convento de monjas de Pau,
ahora vivirá con aquel
como deseaba desde hace tiempo.
Si ese tipo de redes
se vendieran en el mercado,
los hidalgos de Zuberoa
los comprarían todos
para atrapar
tan hermoso pájaro.
"A finales del pasado abril,
en medio del ejército,
te tenía en el corazón
todas las armas en la mano
presente en el espíritu,
me faltabas entre los brazos"
"Señor, si me ama
tal como afirma
abandone, abandone
el servicio del Rey
y ame al pueblo
para que yo me contente"
|
Hitzak: Beñat Mardo
Musika: Herrikoa
| |
2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala
2020-12-04 | urruneko entsegua
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa: |
Jaun baruak (ahotsbakoa edo instrumentala)
Jaun baruak (Benito Lertxundi)
Biziaren bidea (ahotsbakoa edo instrumentala)
Biziaren bidea (Xiberotarrak)
2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala
2020-11-20 | urruneko entsegua
Hurrengo bi asteetan, metodo hau jarraituz, kanta bi landuko ditugu. Kanta bat ohikoa eta bestea ezezagunagoa: |
Bagare (ahotsbakoa edo instrumentala)
Bagare (Gontzal Mendibil eta Xeberri)
Badira hiru aste (ahotsbakoa edo instrumentala)
Badira hiru aste (Mikel Urdangarin)
2020(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena
Urruneko entseguak
|
2020(e)ko azaroaren 17(a), asteartea
Andozeko Ibarrean
Andozeko ibarrean aurkitzen da Ezpeldoi etxaldea eta bertan erahil zuten, Pazko egunez, Erramun Bereterretx zalduna. Hilketa hau ulertzeko, gogoratu behar da XV. mendean Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batzuean itota zebilela: oñaztarren eta ganboarren arteko gerra mendebaldean, eta, ekialdean zein iparraldean agramondarren eta beaumontarren arteko gerra. Gehiago jakiteko, entzun Bereterretxen heriotza izenburuko podcasta eta ikusi berria egunkariak osatu duen orri hau.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
| ANDOZEKO IBARREAN | |
Heltzen delarik Bazko bere tenorean, harpe zilo barnetan, iraztorra berdeetan, arroka ixiletan, erreka gordeetan, irrintzin bat jeikitzen da gaüaren erdian Andozeko ibarran, Andozeko ibarran. Herrian baratü zaikü oihartzün ozena, herraren altarean odolaren saria. Maitasünaren botza Ezpeldoiko hargian. Bereterretx, hire auhena herritarren gogoan Andozeko ibarran, Andozeko ibarran. Eüskaldünak nahi dü izan libro etxean, arbasoen lürretan besteen errespetüan. Damürik, mentez mente ebilirik galtzeetan, atzo, egün den bezala, arranoen menpean Andozeko ibarran, Andozeko ibarran. Jauna begira ezazü heben dügün bizia, azkena galdü gabe Eüskaldün jentea, bere mintzajeareki Herri bat zabala, Bereterretxen odoletik beikira gü ere Andozeko ibarran, Andozeko ibarran, Bereterretxen odoletik beikira gü ere Andozeko ibarran, Andozeko ibarran. | Al llegar el tiempo de la Pascua, dentro de las cuevas, en los verdes helechales, en las mudas rocas, en los arroyos escondidos, se levanta un grito en medio de la noche en el valle de Andoze, en el valle de Andoze. Ha quedado en el Pueblo un eco estridente, el pago de la sangre en el altar del odio. La voz del amor en el portal de Ezpeldoi. Bereterretx, tu lamento en la memoria del pueblo en el valle de Andoze, en el valle de Andoze. El vasco quiere ser libre en su casa, en la tierra de sus antepasados respetando a los demás. Desgraciadamente, derrotados siglo tras siglo, ayer, igual que ahora, dominados por los buitres en el valle de Andoze, en el valle de Andoze. Señor mira la vida que aquí tenemos, sin perder aún los vascos la última (batalla), un gran pueblo con su propia lengua, puesto que somos de la sangre de Bereterretxe en el valle de Andoze, en el valle de Andoze, puesto que somos de la sangre de Bereterretxe en el valle de Andoze, en el valle de Andoze. |
Hitzak eta musika: Pier-Paul Berzaitz | |
2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena
100 alargunen dantza
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
| 100 ALARGUNEN DANTZA | |
Bermioko plazaren beltza, ohe hutsaren beltza, edertasun handia, beltza; bizi minaren beltza. Zerua beltza, bihotza beltza, soineko beltzaren beltza. Dantzari alargun beltza, maitasun beltzaren beltza. Itsasoko marmar isila, bare, barkamen bila, dantzarien azal zurbila; esku epelen bila. Senarra hila, semea hila... ilargia, biribila, dantzaren murmur isila itsaso berrien bila. Elkartasun malkoen dantza, izar berrien dantza, egunsenti argien dantza, sare moreen dantza, andreen dantza, suaren dantza, sortuko direnen dantza, minaren, pozaren dantza: bizitza beraren dantza.. | El color negro de la plaza de Bermeo, el color negro de la cama vacía. La gran belleza, negra; el color negro del dolor de vivir. El cielo negro, el corazón negro, el color negro del abrigo negro. La negra viuda bailarina. El color negro del amor negro. El murmullo silencioso del océano, calma, pidiendo disculpas. La piel pálida de las bailarinas buscando manos cálidas. El marido muerto, el hijo muerto... la luna, redonda. El gruñido silencioso del baile buscando nuevos océanos. La danza de las lágrimas solidarias, la danza de las nuevas estrellas, la danza de los amaneceres brillantes, la danza de las redes escarlatas, la danza de las mujeres, la danza del fuego, la danza de los que nacerán, la danza del dolor y de la alegría: La danza de la vida misma. |
Hitzak: Uxue Alberdi (Orio, 2015/09/23)
Musika: Thierry Biscary
| |
100 alargunen dantza mazurkaren poemak hiru esaldi ditu eta esaldi bakoitzaren musikak bi zati ditu. Patxi Laborda dantza maisuak eskema hau proposatzen du:
Euskaraldia: PK eta Uribe Kostako bertso sarea
PK-ren ekarpena Uribe Kostako bertso sarean
Azaroaren 2n hasi da Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoarekin bat eginez, Plentzia Kataguneko kideak ondoko bertso sarea ehuntzen ari gara, bi lerro dira:
Jesus Kantaguneko gure lagunak aspaldian entzun barik, aurrera doaz hilabeteak ta bukaera asma ezinik. Jokin Elkartzeko eguna badator ... |
|
Jokin Elkartzeko eguna badator Jesusek hala esan du nahiz eta hola ez dala izango niri zaidan begitandu, nahiz kanta eta dantza egunak denboran diren urrundu gure barruko kantuzalea inork ezin du isildu. Kepa Gabonak ere laster badatoz oroitzapenez beteak ... |
|
Kepa Gabonak ere laster badatoz oroitzapenez beteak ahaztu ezinik zein latzak diren azkeneko hilabeteak minez sentituz gaixo ta hilak preso ta lagun erbesteak baina Nikola ta Olentzero dira gure asebeteak Iñaki O. Barru barruko kanta ta dantza dira denon alaitasuna ... |
|
Iñaki O. Barru barruko kanta ta dantza dira denon alaitasuna: isilik eta isolaturik nola pasatu eguna? Horrela bizi behar badugu bizitza bera da astuna, barruko griña sortzaile hori izan behar dugu laguna! Iñaki S. Guztiok gure txinpartak batuz sor dezagun su handia ... |
|
Iñaki S. Guztiok gure txinpartak batuz sor dezagun su handia, askatasunez ta_alaitasunez erakutsiz ausardia. Nahiz ta Sanjoanak pasau ziraden, ase gabe da jendia, baina elkartzen gaituen suak ekarriko du argia. Hurrengoa Ta argiak dakarren egia zabaldu lau haizetara ... |
|
Nork jarraituko du? |
Hurrengoa Ta argiak dakarren egia zabaldu lau haizetara ... Hurrengoa ... |
Jesus Kantaguneko gure lagunak aspaldian entzun barik, aurrera doaz hilabeteak ta bukaera asma ezinik. Maixol-Joseba Elkar laguntzeko ordua da ... |
|
Maixol-Joseba Elkar laguntzeko ordua da nor bere etxetik kantatzeko prest agertu gara gure euskararen sokatik gure euskararen sokatik Amaia Behin betikoz altxa dadila ... |
|
Amaia Behin betikoz altxa dadila zinezko gizatasuna, ongi etorri errefuxiatuak leloa baino da grina. Josune Luza dezagun gure eskua ... |
|
Josune Luza dezagun gure eskua laguntza behar d(ue)n horri gaur zugatik, bihar nigatik denontzat aberasgarri ... Ana Gure bizitza jostea lez da ... |
|
Ana Gure bizitza jostea lez da maitasunaren hariaz jostorratza denbora dela soineko ederrak josiaz |
Dagoeneko hauxe da gure sarea:
2020(e)ko azaroaren 14(a), larunbata
Euskaraldia: Uribe Kostako bertso sarea
Uribe Kostako bertso sarea
Azaroaren 2n hasi da Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoa laster batean hasiko denez, beroketa laneri ekin diote Uribe Kostako herri batzuetako biztanleek. Hemen duzue ekimenaren azalpen laburra egiten duen bideoa.
Baina zer egin behar dugu bertso sarea osatzeko? Urratsez-urrats azal dezagun eta jarraian adibide batzuk ikus ditzagun:
- Lehenengo eta behin hasierako puntua asmatu behar dugu;
- ondoren puntua grabatu eta amaitzeko bertso erronka bidaliko diogu guk nahi dugun lagunari.
- Ostean, bertso osoa bueltan etorri beharko zaigu, eta gu edo gure kideak Uribe Kostako Euskaraldiko kideei bidali beharko diegu: uribekostaeuskaraldia@ni.eus
- Bideoak jaso ahala, facebook (www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta) eta instagramen (www.instagram.com/euskaraldiauribekosta) argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun (baina azken urrats hau antolaitzaileen lana izango da, zu lasai)
Hona hemen www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta espaziotik hartu ditugun adibide pare bat, irudien gainean klikatu bertsoa entzuteko:
Abiapuntuko erronka Uxue Zarandonari bota diote |
Artur Zubirik erantzun eta Arrateri bota dio puntua... |
...eta Arratek katea jarraitu du Entzi eta Marga bikotea nahastuz |
Manuk bere lana bete eta Iñigo jarri du kantuan |
Esandakoa, bideoak jaso ahala, facebook eta instagramen argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun.
Uribe Kostan, bertsoz bertso, sarea ehuntzen!!!
2020(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata
2020-05-16 Lau teilatu azpian
2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
2020ko Kantari App
KANTARI APP: BERTSIO BERRIA ETA ABERATSAGOA | |
Dakizuenez, ez dugu eguneratu gure paperezko kantutegia, xahutzeak eta alferrikako gastuak saihesteko (dagoeneko ezinezkoa da paperezko kantutegia eguneratuta edukitzea). Baina horrek ez du esan nahi gure errepertorioan abestiak sartzen jarraitu ez dugunik: abestiak hautatu transkribatu, fonetizatu eta gehitu ditugu. Horretarako konfinamendu garai hauetan, APP KANTARI-aren errepertorioa ia 100 abesti gehiagoz luzatu dugu. Une honetan gure APPko kantutegiak 319 abesti + 45 Gabon Kantak ditu. Interneten eguneratuta, mugikorrean instalatuta daukazu, ez duzu ezer egin behar, lehenengo konexioan kantutegi osoa izango duzu! Oraindik instalatu ez baduzu, euskal kantutegi herrikoi osoena eta praktikoena galtzen ari zara, eta orain 400 abesti baino gehiago ditu, Galder Segurolak sartuak eta Gabi de la Mazaren karaokeekin aberastuta eta eguneratuta. | Como ya sabéis, no hemos actualizado
nuestro cancionero en papel, para evitar
despilfarros y gastos inútiles
(es prácticamente imposible mantener
actualizado un cancionero en papel).
Pero eso no significa que no hayamos
seguido incorporando canciones a nuestro
repertorio: continuamos seleccionando,
transcribiendo, fonetizando y maquetando
canciones.
Por eso, anunciaros que hemos aprovechado
estos tiempos de confinamiento y hemos
conseguido ampliar nuestro repertorio de
la APP KANTARI con casi 100 canciones más.
En estos momentos nuestro cancionero
en la APP tiene un total de 364 temas
(19 canciones + 45 Gabon Kantak).
Actualizada ya en internet, si la tienes
instalada en tu móvil, no tienes que
hacer nada, ¡en la primera conexión se
te actualizará todo el cancionero!.
Si no lo has instalado todavía, te estás
perdiendo el cancionero popular euskaldun
más completo y más práctico y ahora con
más de 400 canciones incorporadas y
actualizadas por Galder Segurola con
karaokes de Gabi de la Maza.
|
GALDER SARASOLA egilearen hitzak:
Plentzia Kantagunek sekulako lana egin du abesti hauek batzen eta kasu batzuetan
euskaratzen ere: aupa Jokin De Pedro!
Behin app formatura egokitzen zaudenean eta pentsatzen duzunean bideo karaokerik ez
duzula izango, hara eta non Gabiren karaokedun bideoa aurkitzen duzun: Mila esker Gabi!
Bestalde, Android-en 35000 erabiltzaileak pasatu berri ditugu!
Beti esaten dut eta hala da, gauzarik politena jendeak baloratzea eta erabiltzea dela;
mila esker horregatik ere, bihotzez.
| |
| Android https://play.google.com/store/apps/details?id=com.kantari&hl=eu | iPhone eta iPad https://apps.apple.com/es/app/kantari/id802974064 |
2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea
2019ko JARDUEREN IRUDIZKO TXOSTENA
2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena
2020-02-14, ostirala, entsegua
Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2020(e)ko urtarrilaren 25(a), larunbata
2020-03-13, Batzar Orokorra
- Aurreko batzarreko aktaren irakurketa.
- Pasa den urteko Jardueretako Balantzea eta aurtengorako Jardueretako Proposamena.
- Pasa den urteko Balantze Ekonomikoa eta aurtengo Aurrekontua.
- Zuzendaritza-Batzordea berriztatzea.
- Norberak lekarkeena (eskaerak eta galderak).
Mediante este mensaje, se convoca la ASAMBLEA GENERAL DE ASOCIADOS:
- Lectura del Acta de la Asamblea anterior.
- Balance de Actividades del año anterior y Propuesta del año en curso.
- Balance Económico año anterior y Presupuesto año en curso.
- Renovación de la Junta Directiva.
- Otros (Ruegos y preguntas).
2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
2020-01-24, ostirala, entsegua
Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Bideoaren egilea: Plentzia Telebista - Ptb
2020ko kuota
La Caixa: ES51 - 2100 4987 61 2100214808- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- BAI, ordainketa egitean ordaintzailea identifikatu eta kuota idatzi, adibidez honelaxe:
- Martin kuota
- Maria eta Ander kuotak
- EZ, ordainketa egin ondoren ez bidali WhatsApp mezurik:
- Ez INFO-Plentzia Kantagune kanalera
- Ezta PK-Txoko kanalera
- Eta gutxiago Juanan Artaza kanalera
La Caixa: ES51 - 2100 4987 61 2100214808- Kutxabank: ES54 - 2095 0062 10 9116720969
- SÍ, incluir vuestro nombre al hacer el ingreso y escribir cuota, por ejemplo:
- Martin cuota
- Martin y Maria cuotas
- NO, tras realizar el pago no envíes ningún mensaje de WhatsApp:
- Ni al canal INFO-Plentzia Kantagune
- Ni tampoco al canal PK-TXOKO
- Y menos al usuario Juanan Artaza
















