2020(e)ko azaroakren 14(a), larunbata

Euskaraldia: Uribe Kostako bertso sarea


Uribe Kostako bertso sarea

Azaroaren 2n hasi da Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoa laster batean hasiko denez, beroketa laneri ekin diote Uribe Kostako herri batzuetako biztanleek. Hemen duzue ekimenaren azalpen laburra egiten duen bideoa.

Baina zer egin behar dugu bertso sarea osatzeko? Urratsez-urrats azal dezagun eta jarraian adibide batzuk ikus ditzagun:

  1. Lehenengo eta behin hasierako puntua asmatu behar dugu;
  2. ondoren puntua grabatu eta amaitzeko bertso erronka bidaliko diogu guk nahi dugun lagunari. 
  3. Ostean, bertso osoa bueltan etorri beharko zaigu, eta gu edo gure kideak Uribe Kostako Euskaraldiko kideei bidali beharko diegu: uribekostaeuskaraldia@ni.eus
  4. Bideoak jaso ahala, facebook (www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta) eta instagramen (www.instagram.com/euskaraldiauribekosta) argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun (baina azken urrats hau antolaitzaileen lana izango da, zu lasai) 

Hona hemen www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta espaziotik hartu ditugun adibide pare bat, irudien gainean klikatu bertsoa entzuteko:



Abiapuntuko erronka Uxue Zarandonari bota diote
 
 Uxue Zarandonak erronkari erantzun eta Joxeani bidaltzen dio puntua
 
Joxeanek alabaren laguntzarekin, Artur Zubiri jarri du kantuan
 
Artur Zubirik erantzun eta Arrateri bota dio puntua...


...eta Arratek katea jarraitu du Entzi eta Marga bikotea nahastuz
 
Entzik eta Margak erronkari erantzun eta Manuri bidaltzen diote puntua
 

Manuk bere lana bete eta Iñigo jarri du kantuan
 
Kitarraren laguntzarekin Iñigok erantzun eta Gorkari bota dio puntua...

Esandakoa, bideoak jaso ahala, facebook eta instagramen argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun.

Uribe Kostan, bertsoz bertso, sarea ehuntzen!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat