2013(e)ko maiatza 2, osteguna

Pitxuen kanta (Ea herriko abestia)


Ematen du Pitxu familia baten goitizena dela. Ondorioz, "pitxuak" familia horretako senideak lirateke. "Pitxuen kanta" izeneko abestia Ea herrikoa da eta honela dio.

Pitxuen kanta  (mp3)

Pitxu zarran semiak
Ian dabiltz hiru
danetatik onena
gaztenak urten du...

Tralara...
Pitxu zaharraren semeak
Ea aldean hiru dabiltzate
denetarik onena
gaztearena irten da...
Tralara...

Txalupatik urten eta
handik Maittenera

azkanango estaziñoa
Soziedadera...
Tralara...
Txalupatik irten eta
handik Maittenera
azkenengo estazioa
Soziedadera
Tralara...

Jendiak esan arren
hau edo bestia,
Juakiñek harrapatu
beti langostia...
Tralara...

Jendeak esan arren
hau edo bestea,
Joakiñek harrapatzen du
beti otarrina...
Tralara...

Gabian berandu ta
goizian goizetik
Juakin Pitxu doia
bestian atzetik
Tralara...

Gabean berandu eta
goizean gozetik
Joakin Pitxu doa
besteen atzetik
Tralara...


Ea-tarrrak Ea-ko herrian Pitxuen Kanta abesten





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina