2013(e)ko maiatza 7, asteartea

Kantakidetza (Gontzal Mendibil)


   KANTAKIDETZA

   Kantu kantari
   gugana dator
   gugandik doa kantua.
   Kantuz bihotza
   kantuz bizitza
   kantuz alegeratzen gogua.

   Kantagintzari
   jartzen diogu
   geure poza eta arima.
   Kantu kantari
   dugu ahotsa
   saminak leuntzeko egina.

   Kantu kantari
   ari natzaizu
   biziari kantua emanez
   kantu kantari
   laztantzen dugu
   adiskidantza adorez.

   Kantu ta kanta
   kantuak lantzen
   pasatzen ditut egunak.
   Kanta ta kantu
   elkarkidetzan
   eiten ditugu lagunak.

   KANTUZ BIZI
   KANTUZ JAURTI
   KANTUARI DIOGU EUTSI
   KANTUZ MAITE
   KANTUZ ERNE
   BIZITZA KANTUZ DUGU JANTZI.   

   KANTUZ POZIK
   KANTUZ PENAZ
   KANTUZ DIHARDUT BIDEAN
   KANTUZ KANTU
   KANTUZ BETI
   KANTU KANTARI EKINEAN.

   Izotz eta haize,
   eguzki euri
   gogoa eta sentipen.
   kantuaren hotsak

   jaurtitzen ditut
   bizi baten oroimen.

   Ur jarioaren
   indarrean dagi
   kantari kantakidetza.
   Kolore anitzeko
   promesan biziz
   kantuan dugu esperantza

   Kantu ederrez
   loratzen dugu
   hitza eta irudimen.
   Kantu eleak
   lurra babesten
   ta gizakia du ontzen

   Kantuak ditu
   ezintasunak
   aldi batean aldentzen
   kantuz bizi da
   buztangorria
   kantuz digu eguna alaitzen.   

   KANTUZ BIZI
   KANTUZ JAURTI
   KANTUARI DIOGU EUTSI
   KANTUZ MAITE
   KANTUZ ERNE
   BIZITZA KANTUZ DUGU JANTZI.

   KANTUZ POZIK
   KANTUZ PENAZ
   KANTUZ DIHARDUT BIDEAN
   KANTUZ KANTU
   KANTUZ BETI
   KANTU KANTARI EKINEAN.

   Negar plazerren
   betegarri da
   kantuaren bizimina.
   Gure nahiaren
   iragarle da
   kanturako dugun estima.

   Osasuna ta
   adiskidetzan
   kantuan dugu esperantza.
   kantatzen duenak

   bizirik darrai
   bizi pozen elkargintzan.

   KANTU KANTA
   KANTUKA
   KANTAKIDETZA KANTARI.
   KANTUZ KANTU
   KANTIKAN
   GAU ILUNEAN IZAR BI.

   KANTUZ KANTA
   KANTUAN
   ELKARKIDETZAN KANTARI.
   KANTAK KANTUZ
   BIZITZAN
   SAMINAK LEUNTZEN GOGOTIK.

   (Hitzak: Gontzal Mendibil) 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina