Kantua, urrezko mito jolastia
-Homero-
KANTARIA HIL DUTE Orain ez asko aho betez kantatzen genuen, halako baten, isilduz, entzule bihurtu ginen. Kantaria hil dute hil dute kantua isilarazi digute barruko soinua. Harrabotsa eta lotsa ulergaitza dena zaratarekin ito da kantariaren lana. Kantaria isildu da jada ez da kanturik ez ei dugu entzun nahi txorien txiorik. Kantu-ele ederrek baretzen zituzten bihotzak babesten gintuen kantuaren hotsak. Kantuen adostasunean kantatzen genuen aldian baztertu da, mututu da kantuen durundia. kantua esperantza zen elkarguneko poza eta malkoan, gure baitan eta zainetan iradokitzen zigun desioan. Kantua ezintasunen egarri negar eta plazerren betegarri kantaria gure nahien iragarle samin guztien ordezkari. Eta isilaraziz deiadar handiz zarata kantu digute bihurtu. Kantariak kantatzea du helburu beraz: kantuz bizi kantua jaurti kantuari eutsi kantuz jantzi kantuz maite kantuz auzi kantuz jaso kantuz giro kantuz penaz kantuz pozik kantuz kantu kantuz beti. (Hitzak: Gontzal Mendibil)
2013(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
Kantaria hil dute (Gontzal Mendibil)
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina