2015(e)ko ekaina 29, astelehena

2015-07-04, Tafallarako autobusak

Datorren larunbateko Tafallarako txangoa guztiz antolaturik daukagu. Bi autobus izango dira eta kopuruak orekatze aldera kantuzaleen banaketa ondoko hau izango da:
  1. Autobusa: 8:30etan irtengo da Plentziatik 32 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat Sopelan egingo du Sopela Kantariko 16 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)

  2. Autobusa: 8:30tan irtengo da Romotik Kantuz Itzubaltzetan 28 kantuzaleekin eta 8:45etan geldiune bat egingo du Miribillako errotonan Bilboko 17 kantuzale hartzeko (beheko irudietan toki zehatzak ikusi)

1. Autobusa

Plentziako Areatza kaleko errotondatik irtengo gara goizeko 8:30etan

Sopelako San Pedro parrokiako errotondan (Akilino Arriola kalean) geldiune bat egingo dugu 8:45etan


2. Autobusa

Getxoko Errekagane kaleko Puente del Peligro inguruan geldiune labur bat egingo da 8:30etan


Bilboko Miribilla ondoko errotondan (Bizkaia Frontoiaren eta Suhiltzaileen arteko errotondan) geldiune bat egingo dugu 8:45etan 


Bilbotik Tafallarako bidean, 11:00etan Sartagudan geratuko gara hamaiketako bat elkarrekin jateko eta Parque de la Memoria delakoa ikusteko. Eguerdiko 13:30ak baino lehenago Tafallara iritsiko gara 13:30etan Baigorri izeneko kantuzaleekin geraturik gaudelako Tafallatik kantujira bat elkarrekin egiteko. 15:00etan bazkaria eta bazkalondoa, gero etxerako bidean XII. mendeko Ehunateko Andra Mari eliza bisitatuko dugu.

Itzultzean toki berdinetan geldiuneak egingo ditugu eta 20:30-21:00 bitartean helduko gara.

2 iruzkin:

  1. Ya está ultimada la organización y distribución de kantuzales en los dos autobuses.

    El Autobus1 partirá de Plentzia a las 8:30h desde la rotonda de Areatza Kalea y recogerá a los kantuzales de Sopela Kantari a las 8:45h en las proximidades de la Parroquia de San Pedro (ver las imágenes de los lugares exactos).

    El Autobus2 partirá de Getxo y a las 8:30h hará una parada en las proximidades del Puente del Peligro para recoger a los kantuzales de Kantuz Itzubaltzetan, posteriormente a las 8:45h se realizará otra parada en Miribilla donde se recogerá a los kantuzales de Bilbo (ver las imágenes de los lugares exactos).

    Cada autobús hará su camino y nos juntaremos en Sartaguda a las 11:00h para visitar el Parque de la Memoria (traed bocadillo). Llegaremos a Tafalla antes de las 13:30h porque a esa hora estamos citados con el grupo de kantuzales Baigorri para hacer una kantujira por Tafalla. Comida a la 15:00h, sobremesa y a la vuelta paradita en Ehunate.

    Al regresar nos detendremos en los mismos lugares antes señalados, llegando en torno a las 20:30-21:00h.

    ErantzunEzabatu