2015(e)ko ekaina 8, astelehena

19 Herribehera | Fermin Balentzia


HERRIBEHERA

Herribehera, Herribehera
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan mugatzen da. 

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak. 

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina
hats tristeetan mintzo da haren mina. 

Ooooo oooooo ooooo oooooo

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen 
mendetako lo geldia salatzen. 

Nafarra, anaia zaharra,
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen amets hura.

Ooooo oooooo ooooo oooooo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina