2015(e)ko ekaina 8, astelehena

18 Baratze bat | Fermin Balentzia


BARATZE BAT

Hau da egün ederra
mila txoriek kanta
zauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
elkitzen nüzu hoztürik
bihotza hain tristerik
zütaz hainen berantetsitürik.

Baratze bat...

Karrosa bat hor dügü
kanpoan gure aidurü
ez gal haboro denbora
hiskor beitago amodioa.

Baratze bat...

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
gük elgar maita dezagün beti.

Baratze bat nahi deizüt egin
amets sekretü enekilan
liliak egün jauntzi eijerrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan,
mila kolorez dantzan bihotzetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina