Amugileen kanta Bizkiako kostaldeko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:
| AMUGILEEN KANTA | |
Amogileen zeregina da
zeriginik astunena,
beti jarrita mahai zahar batean,
hasi goizetik gauera.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Amogileen ofezioa
ikasi gure dabenak,
hartu begi laster bere eskuan
mailu, lima eta burdinak.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Lemiagaz gorantz eta beherantz
zorrozten dira burdinak,
mailu zaharragaz beraren puntak
amosten diren modura.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Amogileen ekandua da
eskuak busti izatea,
horretarako botatzen dabe
txistu mordoa eskura.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
|
|
Amugileen kanta. Oskorri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina