2023ari agur esateko bildu gara kantuan. Hemen argazkiak:
![]() |
| Irudiaren gainean klik egin argazkiak ikusteko |
Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan datorren asteko asteazkenean izango da.
Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:![]() |
| WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagune harian erantzun |
Welcome to beach abestia Gozategi taldeak argitaratu zuen 1998an Kalanbreak izeneko diskoan. Hitzak Jon Maia bertsolari eta idazlearenak dira eta kantagaia Zumaia da.
Welcome to beach amodiozko kanta bat da eta kritika sozialik ez zaio falta. Sei ahapalditan banaturik dago, lehen lauetan aspaldiko Zumaia deskribatzen digu poetak, azken bi ahapaldietan eguneko Zumaia turistikoaren irudia azalarazten du Jonek:
| WELCOME TO BEACH | |
Itsasoa eta errepidearen
artean dagoen
lur zatian bizi naiz ni
itsasoa, lur zatia ez da gutxi.
Hondarra ondare haitza harri bitxi
itsasgorak jantzi
ta itsasbeherak erantzi
horrela da ez du inork erabaki.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze ur ezpainak gazi
nere maitalea.
Ilargiz ilargi, basati ta birjin
salneurririk gabe
bizitzeko ederregi
zarelako ezin zara libre bizi.
Erosi zaituzte erreza izan da
egin dezatela orain
beren propaganda
yateak, golfa ta ipuin haundi hori.
Eta ezpainak margotu ta dotore jantzi
ta izan barea
ta erabakiko dute noiz igo ta jeitsi
behar den marea.
Ezer eskatu gabe eskeini didazu
gauero ohea
mendi bularrak heze, ur ezpainak gazi
nere maitalea.
|
Lekua:
Itsas bazterreko leku xumea dirudi, baina... Deskribapen fisikoa:
...bere txikitasunean balio handiak ditu, eta mareek logika naturalari jarraitzen diote.
Deskribapen emozionala:
Leku honek dena doan ematen dit!
Ederregia:
Leku ederra delako ezin die ihes egin interes ekonomikoei.
Erosia eta aldatua:
Diruaren indarrak eraldatuko du.
Deskribapen fisiko berria:
Diruak aginduko du. Hiporbele bezala "mareak ez du bere ohiko zikloa jarraituko".
Deskribapen emozionala:
Lekuak, Zumaiak, dena doan ematen digu!
|
Abesti honen egilea Thierry Biscary (Anhauze-Baxenafarroa, 1976) da. Hainbat taldetan (Hegalka, Kokin, Kalakan…) aritu ondoren, bere lehen bakarkako lana 2018ko apirilean argitaratu zuen kantari baxenafartarrak: Manez eta Kobreak. Manez eta Kobreak diskoan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.
Zain nago, zainetan dago abestiaren mezua ulertzeko nori kantatzen dion jakin beharra dago, Thierryk bere aitari kantatzen dio. Hona hemen hitzak:
| ZAIN NAGO, ZAINETAN DAGO | |
Eskutik dit mailia hartu
hesola lurrean berak sartu.
Ardura nahi izan du
bizitza nere ordez gidatu.
Zain nago, zainetan dago.
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko.
Zor diot hainbat bozkario
horrenbertze sufrikario
Halere barkatu diot.
Zauritik odola baizik ez dario.
Zain nago, zainetan dago.
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko, betiko.
|
|
| Hitzak eta musika: Thierry Biscary | |
Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Galiziatik etorriko zaigun Rafael López Loureiro ikertzaileak emandako hitzaldiaren nondik norakoak:
Anton Garaiko itsasgizonaren etxea Gorlizen gaur egun:
PLENTZIA, 8:30
|
|
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133
|
SOPELA, 8:45
|
IBARREKOLANDA, 9:00
|
|
AUTOBUSEKO TOKI GUZTIAK BETE DIRA, ORDAINKETA GEHIAGORIK EZ EGIN
Ordainketak egiteko kontua: Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969 Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 25€ dira (bidaia, bisita gidatuak eta bazkaria barne). Plentzia Kantaguneko kideek lehentasuna izango dute azaroaren 7aren arte. |
|
SE HA COMPLETADO EL AFORO DEL AUTOBÚS, NO REALIZAR MÁS INGRESOS
Cuenta para los ingresos: Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969 Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 25€ (viaje, visitas guiadas y comida incluidos). Los socios y socias de Plentzia Kantaguneko tendrán preferencia hasta el 7 de noviembre. Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será algún miembro de la Comisión de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados. |
Ez dute, ezin dute McOnak Taldeari zor diogu. McOnak Taldeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko kaleratu duen BITAKORA diskoko abestia. 2020-ko Abenduan, Usurbilen Haritz Harreguy Studio-an grabatua. Hona hemen hitzak:
| EZ DUTE, EZIN DUTE | |
Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko. Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu esateko. Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko. Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu bizitzeko. Ez, ez dute herri kantari bat isilaraziko. Ez, ezin dute, oraindik asko daukagu abesteko. |
|
Agur etxekoanderia edo Agur etxeko anderea izeneko abesteia taberna zuloko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:
| AGUR ETXEKOANDERIA | |
Agur etxekoanderia, gure diruen jabia, berriz ere behar dugu ardoa eta ogia, bai eta_ere, arratsian, kartekilan argia. Kartak hiru'ta kartak la, kartak eman deraut hau: hamahiru izan eta ezin galdu hamalau, sakelan tudan diruekin afalduren ez naiz gaur. "Utzak jokua burutik partitu gabe mundutik! Aditzia badiat baina jokuak adarrak makur tik, hik nekez irabaziak ostalerrak juanen tik!" Lau arrosa, lau begi, bortz arrosa'ta bortz begi. gizon deboxaren haurrak maiz gose edo egarri, atalatzean jarri eta haize hotza janari! Gure etxean lau ardi, lau ardi zortzi beharri: egundaino ez nauk izan orai bezain egarri, baso bat arno edan eta oi zer kantaria ni! Jozak, soinularia, hire soinu eztia; hire soinu ezti horrek emaiten zaitak atsegin, bihotzean har bat badiat, ez zakiat zer egin. Alegerarik pobria, balenkoniaz betia; nahiz eta ikusten dugun miseria gorria, bertze munduan guretako zerutako loria! |
|
Amugileen kanta Bizkiako kostaldeko kanta bat da. Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu:
| AMUGILEEN KANTA | |
Amogileen zeregina da
zeriginik astunena,
beti jarrita mahai zahar batean,
hasi goizetik gauera.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Amogileen ofezioa
ikasi gure dabenak,
hartu begi laster bere eskuan
mailu, lima eta burdinak.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Lemiagaz gorantz eta beherantz
zorrozten dira burdinak,
mailu zaharragaz beraren puntak
amosten diren modura.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
Amogileen ekandua da
eskuak busti izatea,
horretarako botatzen dabe
txistu mordoa eskura.
Ris-ras lemiagaz,
din-dan mailuegaz.
|
|
Hauxe izango da lehen entsegua udaldia eta gero. Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Ostiraletan duzu izeneko amodio kanta Baxenafarroako Amikuze ingurukoa ei da, bai hizkuntzari begira eta bai Garrüze herria aipatzen delako. Ostiraletan duzu kantaren doinua musikalki mazurka bat da eta hauxe da bere partitura:
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu, eta horiei dagozkien nolabaiteko itzulpen librea hemen ikus dezakezu:
| OSTIRALETAN DUZU | |
Ostiraletan duzu Garruzen merkatu:
Ene maite pollita han nuen kausitu,
pott bat galdegin neron xapela eskian,
biga eman zautadan nigarra begian.
Gero galdegin neron "nigarrez zer duzu?
Hola xangrinatzeko sujetik ez duzu"
Arrapostu eman zautan "Zuhaurrek dakizu,
ene nigar ororen sujeta zira zu"
Hola denaz geroztik ez egin nigarrik,
ez daite arrosarik elorri gaberik,
zu hola penaturik urriki baitut nik,
plazer duzuna duzu eginen nitarik.
|
|
UDAZKENEKO EGITARAUA AURRERATZEN
Fermin Balentzia gurekin dela Maravillas Lamberto Yoldiri omenaldia egingo diogu. Hori dela eta, egun horretarako Maravillas izeneko kanta ezagunaren euskal bertsioa plazaratuko dugu:
| MARAVILLAS | |
Gauez sartu ziran
garrasi batean
oldar urdinean
herioa aidean
Aitarekin zinen
atera bidean
bertan hil zintuzten
gaztaro betean.
Maravillas, Maravillas
Oi Larragako enara
hegan jarraituko zaitut
zu nora eta ni hara.
Monreal, Otsoportillo,
Sartaguda, Santacara,
lore errepublikarrak
bide ertzean ereitera.
Kalez kale joango gara
garbileku plazetara
hego motzeko usoak
airez denak askatzera
Heriotzak ez baitzuen
zure argia itzali
ez eta ahazturarekin
zure arima estali ez
eta ahazturarekin
zure arima estali
Maravillas Maravillas
Oi Larragako enara
hegan jarraituko zaitut
zu nora eta ni hara
Lara lara la la…
Maravillas Maravillas
Oi Larragako enara
hegan jarraituko zaitut
zu nora eta ni hara
|
|
| Hitzak: Fermin Balentzia Mendia Euskal bertsioa: Jokin de Pedro | |
Udaldia baino lehen, azken entsegua izango da biharkoa. Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Eguna: martxoaren 18a (larunbata)
![]() |
| Kantak, ibilbidea eta ordutegia |
![]() |
| Garagardotegiko bazkariaren informazioa |
| BEGI-URDIN | |
Begi-urdin, bilo hori zoragarria;
gorputz tiki, gerri pollit, paregabea.
Elhurra bezain xuri da zure larrua,
arrosa bezain gorri begi bitartea;
zoraturik deraukazu mundu guzia.
Ez ote zait zilhegi zuri erraitea?
—Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera?
—Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea.
—Zurekin nahi nuke eraman bizia,
nere izerdiz egin zuretzat ogia.
—Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere;
nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe.
|
|
| Hitzak: Banka herrian jasoak | |
Begi-urdin kanta hau bilduta dago Urte-sasoiak izeneko bilduman. Urte-sasoiak bildumaren xedea Euskal Herrian urtearen ziklo tradizionalari lotuta erabili izan diren eta bizirik dirauen ohitura-sorta plazaratzea da.
| NORK ERRAITEN DU | |
Nork erraiten du ni ez naizela
ostatuetan ibiltzen?
Bai ibiltzen, edaten, mozkortzen
hirugarren egunian erretiratzen.
Zer erraiten dute etxekoek
hirugarren egunian:
Ai deboxa, panpoxa, ordia;
orai duka erretira tenoria.
Ixil-ixilik egondu nintzen
buru begiak apalik.
Ai banu nik, dirurik, lagunik
berriro ere joanen nindaike gogotik.
|
|
| Hitzak: Tradizionala | |
Nork erraiten du kanta Mikel Markez-en HIRI HARTAN IZAN ZEN (2011 - Elkar) diskoan agertu zen.
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Dakigunez hilean birritan elkartuko gara, egun batean kantujira egiteko eta beste egunean entsegua gehi kantujira egiteko. Entsegua egingo dugun hilearen egun horretan Itsaso Arrieta etorriko zaigu. Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
PLENTZIA, 8:45
|
|
GPS koordenatuak: 43.405253, -2.949133
|
SOPELA, 9:00
|
IBARREKOLANDA, 9:30
|