2022(e)ko ekainakren 3(a), ostirala

[10] Orhiko xoriak

Ori, Bizkaiko golkotik abiatuta Pirinioetako 2.000 metrotik gorako lehen tontorra da. Hori baino garrantzitsuagoa da Ori mendiak duen esanahia bere inguruko herri eta haranetan. Izan ere, aspalditik artzantzaren eremua izanik, herri-sinismen berezia garatu zen bertan; esate baterako: Mari jainkosa, Basajaun, erreka ertzeko lamiak, Oriko txoria eta abar.
 
Orhi mendiko tontorra: Orhiko txoria, Orhira tira

Oriko txoria nekez bizi da Ori menditik kanpo. Horregatik, iruditeria herrikoian Oriko txoria emigrazioarekin lotu izan da. Metafora hori hainbat kantutan agertzen zaigu, adibidez:
ORHIKO XORIAK                 
                           Jende gaztia dabila
                           etxetik urrun lanila...
                           ez erran galdurik dela,
                           itzul ditaike berhala.

                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     
                           Xorittuaren hegala
                           arin aidia bezala:
                           Gaztek begira dezela
                           azkar uskaldun odola!
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                           
                           Xoriak jiten zaizkula
                           huts egin gabe sekula...
                           Lehenik bat, gero mila:
                           xortak egiten ixtila.
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                           
                           Xoria izan dadila
                           euskaldun gazte mudela:
                           mutiko ta neskatila,
                           ziauste denak sor lekhila!
                           
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
                     Jin bedi gure artila, Orhiko txoria Orhila!
Hitzak: Roger Idiart

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina