| ALEGRANTZIAN | |
Alegrantzian bizi guzian egon behar
ginitaizke beti gazte denak azkar
tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.
Kantu xaharrak ez ahantzi
eta berriak ditzagun ikasi
horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
anai-arrebak denak gira gu euskaldun
idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
elgarrekilan eginez lan gauden uros
herriko bestak antola beti urte oroz
alaitzekotan beharrezko direlakotz.
|
|
| Hitzak: J.P. Mendiburu | |
2022(e)ko martxoaren 26(a), larunbata
[7] Alegrantzian
[6] Bautista Bazterretxe
| BAUTISTA BAZTERRETXE | |
Bautista Bazterretxe
mutiko pijua,
neri gurdi-ardatza
ostuta dijua.
Beltzak eta zuriak
izango dituzu
neri gurdi-ardatza
emate(n) ez ba(d)idazu
Gurdi-ardatzak ezik
itai ta aria
besteren behar gabe
badauzkat neriak;
sega, poto, labana,
gainera bostortza
ferian erosia
daukat nik zorrotza.
Nire idi pareak
dauzka zintzarriak
lepotikan zintzilik
koilarez jarriak,
gainera uztarriak
ta kopetakoak
ontza urre onekin
erositakoak.
Zeronek nahiko gauza
duzula diozu
baina gurdi-ardatza
niri ostu didazu.
Pagatu behar duzu
larrutik ederki
ez baduzu ardatza
entregatzen aurki.
Buru gogorrak badu
berekin kaltea
ez dudan gauza nola
nahi duzu ematea?
Zentzuak galdurikan
aurkitzen zerade
bestela behintzat horrela
ariko ez zinate.
Gezur ta abar zabiltza
Bautista, tranpean;
zu bezain gezurtirik
ez da probintzian;
zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula
gauza besterenak.
|
|
| Hitzak: Bertso herrikoiak | |
2022(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena
2022-02-18, ostirala, entsegua
Urte berriak Itsaso Arrieta ekarri digu eta berarekin ondoko hau egin dugu: Bukatzeko kantujira egin genuen Plentziatik zehar. Hurrengo entsegua martxoaren 25ean. |
2022(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
[5] Jeiki zite herritarra!
René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5a – Paris, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) Zuzenbideko irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako.
|
|
Lehen Mundu Gerran zauritu zuten eta Bigarren Mundu Gerran Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen. Unibertsitari bezala, Zuzenbideko eskolak eman zituen Aix-en-Provence, Lille eta Parisko Unibertsitateetan. 1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen; garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan. 1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen. 1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen. |
Sohüta herriak pastorala eskaini zion René Cassini 2013an, eta pastoral horretako kanta da Jeiki zite herritarra!
| JEIKI ZITE HERRITARRA! | |
Jeiki zite, herritarra, lotsaren ülünpetik
Etsaien aztaparretik argiaren hartzera
Libertatearen süiaz egünaren piztera
Goiz berri bat sor dezagün gaü horren sabeletik.
Aski gezür, aski laido, herri bat heben dago
Bere bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo
Bere gizan bizi beita, lür hau ez dü saltzeko
Altxa dezagün bürüa, hobitik elkitzeko.
Libra dezagün herria, libra jente bakoitxa
Oroz gainetik jentea dügün beti peretxa
Estatüak zain dezala behar düan bezala
Artzain honaren bidetik otsoa ken dezala.
Beste herririk badago, zapazaleen despit
Esküak eman algarri, algar süstenda beti
Güziak libra gitean, heben eta lürrean
Denek batean etsaia sar dezagün sarean.
|
|
| Hitzak: Jean-Louis Davant Iratzabal Musika: Jean-Louis Aranburu Bidabe | |
[4] Lehen, orai eta bethi
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta hemen klik egin horien nolabaiteko itzulpena ikusteko:
| LEHEN, ORAI ETA BETHI | |
Lehen, orai eta bethi
ni bizi naiz penatuki.
Zeren eta baitugu
amodioa berri.
Etxian eder erramu,
etxeko alhabak erran du.
Nahi badu ezkondu,
noiznahi du ordu.
|
|
| Hitzak eta musika: Herrikoak Biltzailea: Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia) Non eta noiz: Ainhoa, (1941) | |
