2022(e)ko martxoakren 8(a), asteartea

[5] Jeiki zite herritarra!

René Cassin (Baiona, Lapurdi, 1887ko urriaren 5a – Paris, Frantzia, 1976ko otsailaren 20a) Zuzenbideko irakasle izan zen. 1968an, Bakearen Nobel Saria eman zioten, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako.


Lehen Mundu Gerran zauritu zuten eta Bigarren Mundu Gerran Cassinek Londresen osaturiko Frantziako erbeste gobernuan parte hartu zuen. Unibertsitari bezala, Zuzenbideko eskolak eman zituen Aix-en-Provence, Lille eta Parisko Unibertsitateetan.

1924tik 1938ra bitartean, Nazioen Ligako ordezkari izan zen; garai hartan, nazioen desarmatzearen alde egin zuen lan. 1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala taxutzen lagundu zuen. 1959tik 1965era bitartean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente izan zen. Lehen Mundu Gerran zauritutakoei laguntzen zien gobernuz kanpoko elkarte bat sortu zuen.

Sohüta herriak pastorala eskaini zion René Cassini 2013an, eta pastoral horretako kanta da Jeiki zite herritarra!

JEIKI ZITE HERRITARRA!
                        Jeiki zite, herritarra, lotsaren ülünpetik
                        Etsaien aztaparretik argiaren hartzera
                        Libertatearen süiaz egünaren piztera
                        Goiz berri bat sor dezagün gaü horren sabeletik.

                             Aski gezür, aski laido, herri bat heben dago
                             Bere bihotzaren jabe, bere hizkuntzan mintzo
                             Bere gizan bizi beita, lür hau ez dü saltzeko
                             Altxa dezagün bürüa, hobitik elkitzeko.
                     
                        Libra dezagün herria, libra jente bakoitxa
                        Oroz gainetik jentea dügün beti peretxa
                        Estatüak zain dezala behar düan bezala
                        Artzain honaren bidetik otsoa ken dezala.

                        Beste herririk badago, zapazaleen despit
                        Esküak eman algarri, algar süstenda beti
                        Güziak libra gitean, heben eta lürrean
                        Denek batean etsaia sar dezagün sarean.
Hitzak: Jean-Louis Davant Iratzabal
Musika: Jean-Louis Aranburu Bidabe

Kantariak: Sohütako herritarrak.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina