| ALEGRANTZIAN | |
Alegrantzian bizi guzian egon behar
ginitaizke beti gazte denak azkar
tristurak urrun ez egon ilun eta bakar
hartu dezagun eskuz esku lagunt elgar.
Kantu xaharrak ez ahantzi
eta berriak ditzagun ikasi
horrela baizik ezin da gure eskualde pollit hau bizi.
Jende maiteak zabal ateak ikus entzun
anai-arrebak denak gira gu euskaldun
idek bihotzak ta haize hotzak igor urrun
bekaizkeriak jelosgoak utz ditzagun.
Kantuz ta dantzan herriko plazan egon airos
elgarrekilan eginez lan gauden uros
herriko bestak antola beti urte oroz
alaitzekotan beharrezko direlakotz.
|
|
| Hitzak: J.P. Mendiburu | |
Hitzak: J.P. Mendiburu. Kantariak: Xalbador eta Ihidoi.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina