| BAUTISTA BAZTERRETXE | |
Bautista Bazterretxe
mutiko pijua,
neri gurdi-ardatza
ostuta dijua.
Beltzak eta zuriak
izango dituzu
neri gurdi-ardatza
emate(n) ez ba(d)idazu
Gurdi-ardatzak ezik
itai ta aria
besteren behar gabe
badauzkat neriak;
sega, poto, labana,
gainera bostortza
ferian erosia
daukat nik zorrotza.
Nire idi pareak
dauzka zintzarriak
lepotikan zintzilik
koilarez jarriak,
gainera uztarriak
ta kopetakoak
ontza urre onekin
erositakoak.
Zeronek nahiko gauza
duzula diozu
baina gurdi-ardatza
niri ostu didazu.
Pagatu behar duzu
larrutik ederki
ez baduzu ardatza
entregatzen aurki.
Buru gogorrak badu
berekin kaltea
ez dudan gauza nola
nahi duzu ematea?
Zentzuak galdurikan
aurkitzen zerade
bestela behintzat horrela
ariko ez zinate.
Gezur ta abar zabiltza
Bautista, tranpean;
zu bezain gezurtirik
ez da probintzian;
zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula
gauza besterenak.
|
|
| Hitzak: Bertso herrikoiak | |
Hitzak: Herrikoak. Kantariak: Oskorri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina