2017(e)ko apirila 23, igandea

V. Kantalaguna: kantaldia antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Gorka Knörr gonbidaturi egingo diogun kantaldi-omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.

ARETOAREN  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  DATU-ORRIA  INDARGABETU  DUGU

Kantaldi-omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete daitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 11ra zabalduko da. Edozein kasutan, omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honen (https://goo.gl/xwe2ET) erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:


Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den omenaldira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orrian eremu guztiak betetzea komeni zaizu.

Izen-emate epeekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek datu-orria maiatzaren 1a baino lehenago bete eta bidaliko balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Jarraian erakusten den mapan Goñi Portalaren eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina