2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

07 Horrelako | ETB 2016


HORRELAKO

Zerue beltz dago eta ni bustite
eta ezin dot sinestu, zelako mendixe       
datorren itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
Bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Itsosu kolpeka eta ni barruen
eta ezin dot sinestu, zelako olatuk       
datozen itsosotik
horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
tabli soltaten badot
bueltaka, norabidea galduta           
zerue topatu nahian.
Hau bai izan dala kriston marejadie!

Horrelako olatu batek hilko nau
traji zikindu bidot, hobeto
arnasi hartzen badot
bueltaka, norabidea galduta
zerue topatu nahian,
Hau bai izan dala kriston marejadie!   

Marejadie, marejadie,
marejadie, marejadie, hau!

06 Guretzat | ETB 2016


GURETZAT

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.           
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,                   
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medio zer garen ongi               
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun,
herri langile nekazaria                          
hala defendi dezagun.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.       
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun           
ez "hala biz" bai "hala da",
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.
Nekea eta lana dirade
zorionaren aldaba.

Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.   
Har ditzagun eskuan giltza eta laia,
gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
Guretzat berdin dira astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia.

05 Goazen | ETB 2016


GOAZEN, EUSKARAREN TXANTXANGORRIA

Sortaldeko argi berriari       
Ari zaio aspaldi
Arratseko azken izpiari       
Egun eta gizaldi

Bular gorri, hegakada arin       
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,       
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan           
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean           
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak       
Sortu du doinua

Olatuek beren solasean           
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean       
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan               
Su epelean
Kalearen bizia
Hiri honen irria
Euskararen txantxangorria



GOAZEN
Berriz uda ondo               
pasatzera gatoz
dantzatu eta abestera               
ikasteko asmoz               
Amets berriak                               
 Ezagutu                       
Maitasun hitzak                           
Xuxurlatu                   
Izar azpian                   
Oihukatu!                   
Entzun orain zuk:           

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena                   
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!

Batzuk ez gara                    
Basakabiko ume mokoak…
Ez! Ez!
Zerua da gure                   
muga bakarra…
…eta gazteak…
Gazteak gara! Gazteak gara!       

Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Gauzak hartu eta hau entzun       
Goazen abestera
Ezin jakin noiz datorren
udarik onena
Bat, bi, hiru, lau… Goazen!
GOAZEN!

04 Erribera | ETB 2016


ERRIBERA

Erribera, Erribera
zure landen zabalera               
ortzi-muga den hartan mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak               
gogotsu hartuko ahal ditu lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten aintzina               
hats tristetan mintzo da haren mina.

O, o, o…                

Horma zahar arraituetan
xoriak dira kantatzen                
mendetako lo geldia salatzen.

Nafarra anai zaharra
kondairaren lehen sustarra           
bego higan arbasoen amets hura.       

O, o, o…