2026(e)ko urriaren 29(a), osteguna

2026-11-21 Kaseda, bazkari musikatua

[En castellano aquí]


Azaroaren 21ean, 13:00etan, kantujira bat egingo da Kasedan zehar, bazkari musikatua ere antolatu da Fermin Balentzia, Jesus Aiesa, Koldo Pastor eta beste musikari batzuen parte-hartzearekin. Bazkaria 14:30etatik aurrera hasiko da Las Piscinas jatetxean. Prezioa 30€-koa izango da eta janariak zein edariak barne, hau da menua:

Irudia handitzeko, egin klik gainean

Izena ematea, ordaintzea eta berrestea

Izena emateko lehen eguna: AZAROAK 1.

1. URRATSA: Izen-ematea

Izena emateko, bete lineako izen-emate formularioa edo inprimakia: https://forms.gle/3A2HvWFJU6F1G4mV6

Ahalik eta azkarren baieztatuko dizugu lekurik geratzen den, lekua mugatua baita. Formularioa betetzerakoan arazoren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan email bidez (pk@plentziakantagune.eus).

2. URRATSA: Banku-transferentzia

Lekurik duzula egiaztatu ondoren, telefonoz deituko dizugu banku-transferentzia egin dezazun eskatuz. Banku-transferentzirako datuak hauek dira:

Kutxabank banketxearen kontua:

  • IBAN: ES54 2095 0062 10 9116720969
  • Titularra: ASOCIACION PLENTZIA KANTAGUNE
  • Adierazi [zure-izen-eta-abizenak] kontzeptu gisa.
    Kontzeptuaren adibidea: Martin Esnal Gartzia

3. URRATSA: Baieztapena

Aurreko bi pausuak bete ondoren, erreserba baieztatuko dizugu (telefonoz edo posta elektronikoz).

Izena emateko azken eguna: AZAROAK 16 (edo jatetxeko lekuak bete arte).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina