2017(e)ko urtarrilaren 4(a), asteazkena

Kantari App, bertsio berria

Urtearekin batera Kantari App aplikazioaren bertsio berria plazaratu du Galder Segurolak. Hauek dira lau iruditan aplikazioaren hobekuntzak:

Lehen pantailan liburu guztien zerrenda agertzen da, bertan bat aukeratuko dugu.

Orain bilatzaileak oso sakon lan egiten du, ez du bakarrik abestien izenburuetan bilatzen abestien edukietan baizik. Horrela, Oskorri taldearen abestiak bilatu daitezke kantutegi jakin batean edo kantutegi guztietan. Beste bilaketa posible bat ondoko irudian ikus daiteke...

...abestiaren izenburua gogoratzen ez badugu, baina abestiaren zati bat ezagutzen badugu (Non hago adibidez) erraz aurkituko dugu abestia bilatzaile berriari esker.

Abesti bat bistaratzen ari garela bere letren tamaina kontrola dezakegu zoom botoiei esker.




Android motako telefonoetan instalatzeko: Google Play tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.

iPhone motako telefonoetan instalatzeko: App Store tresnara joan eta bertan Kantari bilatu.



Esandakoa, Galder Segurola lanean ibili da azken egunotan eta urte berriarekin batera opari hau egin digu. Eskerrik asko Galder!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina