2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

2018-03-08, Marian Arregi joan zaigu

Marian Arregi oroimenean
Irudiak Argia, Ikerfolk eta dantzan.eus-en artxiboetakoak dira. Edizioa: Eire Vila. Iturria: dantzan.com.

Agur esateko ordua heldu zaigu, Marian. Betirarte!

2 iruzkin:

  1. Oso hunkigarria izan behar zen benetan, eskerrik asko kontatzeagatik

    ErantzunEzabatu


  2. Marian Arregi lagunaren elizkizunetan Donostian izan gara Josune eta biok. Zelako arratsaldea! eta zelako iluntzea!

    Heldu eta, besterik gabe, hor non topatzen ditugun Jean Mixel Bedaxagar (desafinatzen ez duena), Leonie emaztearekin eta alabarekin. Gero Mikel Urbeltz, Josu Garate, Ane Albisu, Claude ta Jon Iruretagoiena, Oier Araolaza eta gainerako ezagunak agurtu eta elizara txintxo-txintxo.

    Elizkizuna ondo egon da eta erretorea benetan zuzen ta egoki aritu dela esan beharra dago. Azpimarratzen dut elizkizuna ondo egon dela, zeren ene ustez, nahiz eta 2000 urte luzetxo negozioan dauden abadeek ez dute oraindik ikasi hileta bat ganoraz egiten (emozioak piztu eta bideratu beharrean hor kateatzen dira fedearekin, zeruarekin eta konstrukto mental arraroekin). Konsagrazioa baino lehentxoago Bedaxagarrek kantatu du, Marian zenaren seme-alabek musika jo dute eta bukaeran "Herio latza" kantatu dugu denon artean, Bedaxagarrek ahapaldiak bakarlari gisa eta gu guztiok errepikak.

    Elizatik irteteko Mikel Urbeltz biolinarekin, Jean Mixel Bedaxagar txirula eta ttunttunarekin aurretik eta besteok haien atzetik sokadantzan Juan Antonio buru genuela (Juan Antonioren irudia egizue zuen burutxuetan: berak duen plantarekin txapela buruan eta euskal makila eskuan). Elizako atarian neskak (Argia taldekoak seguruenik) dantzan eta kantuan "Atzo goizean goiz yagi nintzan, birigarroa goizago...", neskak bukatu eta Juan Antoniok agindu du Anaban! eta Iruñako Duguna taldekoen musikari jarraituz hor dantzatu dugu "Muxikoak" jauzia (ez ahaztuteko moduko "Muxikoak" dantzatu dugu).

    Juan Antoniori besarkada bat eta etxera.

    Etxera heldu blogean
    hau argitaratu eta zuentzako kronika laburra idatzi.

    ErantzunEzabatu