2018(e)ko apirilakren 23(a), astelehena

VI. Kantalaguna: afaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]


Menua:
  • Hasierakoak: 
    • Baresse entsalada 
    • Arroza itsas erara 
  • Plater nagusia: (aukeratzeko)
    • Oilasko-zilindroa onddoz betea eta foie saltsarekin
    • Bakailoa kalabazadun pil-pil saltsarekin
  • Postrea:
    • Yogurth-tarta fruitu gorriekin
Ogia, ardoa eta ura.


Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta maiatzaren 11an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 12tik maiatzaren 21era zabalduko da. Afariaren kostua mahaikide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 12tik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
  2. Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 12a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 12an egina bezalakoa hartuko dugu.
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau (https://goo.gl/forms/I7nP1rDlbJAZixYn1) betetzea komeni zaizu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat