2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

Neska Soldadua

Neskar Soldadua balada hau Katalina Erauso militarraren ibileretan oinarritzen da.

Katalina Erauso —Moja alfereza deitua— Donostian jaio zen 1585ean eta Cuitlaxtla aldean, Mexikon, hil zen 1650 inguruan. Migel Erauso eta Maria Perez Galarragaren alaba hau abenturazalea, moja eta soldadua izan zen.

Katalina Erausok ospe handia izan zuen Europan eta Ameriketan. Itzal horretaz baliaturik, Juan Pérez de Montalván espainiar idazleak Comedia famosa de la monja Alférez antzezlana plazaratu zuen 1625ean.
Katalina Erauso eta Perez Galarraga

Katalina Erauso dela eta, hauek dira Bitoriano Gandiagak Araoz auzoan jasotako hitzak:
NESKA SOLDADUA
       Gaztiak kantuan ta
       zarrak eragusian,
       ori da pasatzen dana
       bardin mundu guzian.

       Etxetik urte neban
       Mariatzeko illian
       amasei urterekin
       neure txoramenian.

       Soldadu sartu nintzan
       Agorraren bostian
       Kabo edo sarjento
       izateko ustian.

       Nilako Fortunia
       no'tu arrapatu!
       Amaika illabeteko
       sarjento nonbratu.

       Urtebete baño len
       nintzan teniente,
       rejimentutikan be
       nintzala ausente.

       Rejimentu bi izan ditut
       amar urte onetan:
       Angel de Ondasetan
       Buenas Airasetan.

       Nerau emakumia
       ofizialia,
       letrarik eskolarik
       batere gabia.

       Agustin Antonio
       izan da neure izena.
       Ori aitu dezutenok
       ezta neure izena.

       Oraintxe da denboria
       izena muratzeko,
       Agustina Antonia
       naizela esateko.

       Batetik lau balazo,
       bestetik enfermo,
       Jaunaren abixuak
       oixek ditut klaro.

       Moja sartzera noa
       komentu batera,
       Jerusaren esposa
       betiko izatera.

       Amar urtian errege
       serbitu detalako
       dotia gertu daukat
       moja sartutzeko.

       Adios ama neuria,
       probintziania,
       ongi lastimatzen naiz
       zu despeditzia. 
       Los jóvenes cantando y
       los mayores charlando,
       eso es lo que ocurre
       igualmente en todo el mundo.

       En mi locura
       con dieciseis años
       salí de casa
       en el mes de mayo.

       Entré como soldado
       el cinco de agostoa
       con la intención de
       ser cabo o sarjento.

       Qué fortuna la mía
       quién la atraparía!
       Para los once meses
       era ascendido a sarjento.

       Antes de un año
       era teniente,
       incluso estando ausente
       del regimiento.

       RHe tenido dos regimientos
       en estos diez años:
       como Angel de Ondas
       en Buenos Airas.

       Yo siendo mujer
       oficial,
       sin haber tenido
       ni escuela ni estudios.

       Agustin Antonio
       ha sido mi nombre.
       Los que habéis oído eso
       no es mi nombre real.

       Este es el momento
       para cambiar de nombre,
       para decir que soy
       Agustina Antonia.

       De una parte cuatro balazos,
       por otra parte enfermo,
       esos son los claros
       avisos del Señor.

       Entraré como monja
       en un convento,
       para ser eterna
       esposa de Jesús.

       Puesto que he servido
       durante diez años al rey
       tengo ganada la dote
       para entrar como monja.

       Adios madre mía,
       provinciana,
       bien me pesa
       despedirme de ti. 
                         Hitzak eta musika: Herrikoiak
                         Lekukoa: Maria Barrena, Araozkoa (Oñati)
                         Biltzailea: Bitoriano Gandiaga, 1967

Neska Soldadua, Hiru Truku (Ruper Ordorika, Joseba Tapia eta Bixente Martinez)

1 iruzkin:



  1. Catalina Erauso y Pérez Galarraga (San Sebastián, Guipúzcoa, España, 1585 - Cotaxtla, cerca de Orizaba, Nueva España, 1650?), popularmente conocida como la Monja Alférez, fue una militar, monja y escritora. Se trata de uno de los personajes más legendarios y controvertidos del Siglo XVI.

    ErantzunEzabatu