2018(e)ko urtarrilaren 14(a), igandea

2018-02-11, gure barrikada

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Guri dagokigun barrikadan 3 jarduera burutuko ditugu, kantua eta dantza batu egiten dituzten jarduerak izango dira partaide bakoitzak bere burua nahi duen lanetan jar dezan. Jarduerak hauek izango dira:
  • Gabota
  • Eskotixa
  • Kontradantza
Jarraian jarduera bakoitzaren nondik norakoak aipatuko ditugu.





Gabota

Sarritan korroan dantzatzen da baina guk, kasu honetan, lerroetan dantzatuko dugu. Oraindik goiz da eta ezin dira erakutsi, baina doinuari hitzak jarriko dizkio Jokinek, horrela dantzatzeaz gain kantuan arituko gara.

Hona hemen adibidetzat, Aiziritze herrian jasotako irudiak:

Aiziritze (Baxenafarroa), 1989ko urtarrila

Esan bezala, guk ez dugu irudietan ikusten den bezala dantzatuko, lerrokatuz dantzatuko dugu. Dantza hau erraz ikasten da jauzien familiakoa delako. Hona hemen zer jakin behar dugun:
  • Kontrapas
  • Ezker, eskuin
  • Lauetan erdizka
  • Antrexata (antrexata sinplea)





Eskotixa

Bikoteka egiteko dantza da baina guk, barrikadaren kasu honetan, bikoteak lerroetan jarriko ditugu. Hemen ere, kontrapas urratsa erabiliko dugu eta gainerakoa mugimendu koreografikoak besterik ez da: beraz, erraza. Dantza erraza izan arren, dantzariak ez direnek kantuan lagundu ahal izango dute.

Jarraian eskotixa baten adibidea erakusten da ideia hartu ahal izateko:

Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao (Bizkaia)

Borroka eta lehia giroan ibiliko garenez, Hiru Truku taldearen Neska Soldadua bertsioa da aukeratu dugun exkotixa:





Kontradantza

Aukeratu dugun kontradantza kadrile bat da laukoteka dantzatzen delako. Salbatzaile Dantza Taldeko bisitariekin adiskedetu eta barrikada gainditu ondoren dantzatuko dugu kantradantza, horretarako guretariko bakoitzak bisitari bat hartuko du eta laukoteak osatuz dantzatzeari ekingo diogu.

Erabiliko ditugun mugimendu koreografikoak oso errazak dira, ikusgarriak izanik errazak izango dira. Lehen bezala, ideia hartu ahal izateko, jarraian kontradantza desberdinen adibideak ikus daitezke, hona hemen Lekorne herrian jasotako irudiak:

Lekorne (Lapurdi) 1996ko Kabalkadan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina