Kanta zaharrak dioen bezala,
ura bere bidean doa.
Goi mendietako xirripa
kanpo emariz ibaitu da.
Mugarik ez jarri urei.
Utzi libre beheratzen,
milaka urtez egin legez.
Guk ez dugu aldarri egiteko
heroi edo konkistarik.
Borondateak elkartzen gaitu,
herri izan nahiak.
Hormak eta harresiak ez ditugu maite, |
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik. |
Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
etorkizuna hautatu, ez besterik. |(bi)
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.
Herri libre batean!
Rosa, Izaro, Omar, Arane, Carlos, Bittore, Maddi...
Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
Jende zoriontsua, herri libre batean.
Herri libre batean!
Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:
etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,
nekazari, langile, musikari, idazle,
erretiratu, ume.
Amaia, Jabier, Antoine, Garazi, Gloria, Lur, Mamadu...
Har dezagun bidea, gure esku dago eta. |
Milaka lagun oinez, eskutik oratuta. |
Jende zoriontsua, herri libre batean. |
Herri libre batean! |(bi)
Hormak eta harresiak ez ditugu maite, |
elkarrekin bizi nahi dugu, soilik. |
Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
etorkizuna hautatu, ez besterik. |(bi)
(Hitzak: Kirmen Uribe)
ErantzunEzabatu[eu] | [es]
Este viernes (24 de marzo de 2017) tendremos ensayo. Dado que está en marcha la 20. KORRIKA aprenderemos su canción de este año: Zirkorrika. Por otro lado, como el 7 de mayo se celebrará la votación de Gure Esku Dago en la zona de Uribekosta repasaremos su canción. Y como ya estamos en primavera revisaremos la canción Xorieri mintzo zen (recordad que su letra y explicación la tenéis en Xorieri mintzo zen).
La cita es, como siempre, a las 19:00h en la Ermita del Kristo.