2017(e)ko martxoa 22, asteazkena

2017-03-24, ostirala, entsegua

[eu] | [es]

Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia:
  • Eguna: martxoaren 24an, ostirala 
  • Ordua: 19:00etan
  • Tokia: Kristo Ermita
  • Jarduera: 
    • Udaberria heldu zaigulako Xorieri mintzo zen abestia birpasatuko dugu 
    • Korrika girotzeko aurtongo Zirkorrika abestia landuko dugu 
    • 2017-05-07, maiatzaren 7an bozketa izango delako Gure esku dago abestia birpasatuko dugu 
Bukatzeko, kantujira Plentziatik zehar.






         Kanta zaharrak dioen bezala,
         ura bere bidean doa.
         Goi mendietako xirripa
         kanpo emariz ibaitu da.

         Mugarik ez jarri urei.
         Utzi libre beheratzen,
         milaka urtez egin legez.  

         Guk ez dugu aldarri egiteko
         heroi edo konkistarik.
         Borondateak elkartzen gaitu,
         herri izan nahiak.

   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi) 
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
   Jende zoriontsua, herri libre batean.
   Herri libre batean!

   Rosa, Izaro, Omar, Arane, Carlos, Bittore, Maddi...   

   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.    Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.    Jende zoriontsua, herri libre batean.    Herri libre batean!    Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:       etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,    nekazari, langile, musikari, idazle,    erretiratu, ume.  
   Amaia, Jabier, Antoine, Garazi, Gloria, Lur, Mamadu...   
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta. |
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.   |
   Jende zoriontsua, herri libre batean.  |
   Herri libre batean!                    |(bi)
   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi)
   (Hitzak: Kirmen Uribe) 


1 iruzkin:




  1. [eu] | [es]

    Este viernes (24 de marzo de 2017) tendremos ensayo. Dado que está en marcha la 20. KORRIKA aprenderemos su canción de este año: Zirkorrika. Por otro lado, como el 7 de mayo se celebrará la votación de Gure Esku Dago en la zona de Uribekosta repasaremos su canción. Y como ya estamos en primavera revisaremos la canción Xorieri mintzo zen (recordad que su letra y explicación la tenéis en Xorieri mintzo zen).

    La cita es, como siempre, a las 19:00h en la Ermita del Kristo.

    ErantzunEzabatu