2014(e)ko urtarrila 29, asteazkena

Pete Seeger, agur eta ohore

Peter "Pete" Seeger (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1919ko maiatzaren 3a  -2014ko urtarrilaren 27a ) kantari eta musikagilea izan zen, folk musikako aitzindaria. Berak jarraitu zuen Woody Guthrie-k irekitako bidea eta berak eragin zuzena izan zuen Bob Dylan, Joan Baez, Bruce Springsteen eta hainbat kantariengan, gurean ere eragina izan zuen Ez Dok Amairu taldearen inspirazio iturri izan baitzen.

Pete Seeger folk musikatik abiatuta, konpromiso politikoan oinarritutako musika egin zuen. Eta esan bezala, 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Peter Seeger-en jarrera politikoa zela eta, House Committee on Un-American Activities izeneko batzordeak ikertu zuen 1957an. Gero, 1961ean epaitu zuten eta 10 urteko kartzela ezarri zion, zigorra apelatu eta irabaztea lortu zuen libre geratuz. Vietnan gerraren aurka nabarmendu zen eta Eskubide Zibilak lortzeko borrokan ere lan handia egin zuen. Hona hemen ‪If I Had a Hammer‬ (‪Songs of Hope & Struggle‬) diskoa:



Pete Seeger ezagutzera ematen duen erreportajea:


Pete Seeger. The Power of Song (2007)


Pete Seeger gurean, Euskal Herrian, izan zen eta 1971ko otsailaren 9an Donostiako Victoria Eugenia antzokian abestu zuen Ez dok hamairu taldekoak antolatutako jaialdian. Donostia eta Loiola Herri Irratiko kideek elkarrizketa hau egin zioten (Josemari Iriondo kazetari lanetan, Josean Artze itzultzaile bezala eta Xabier Lete kantari amerikarra aurkezle).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina