2014(e)ko urtarrila 19, igandea

Dantzak

Hona hemen zenbait dantza gure plazetan egiteko:
Dantzak

Errumaniarra jatorriz modu askotan dantza daiteke

Makea (Baxenafarroa) herriko sokadantza



Lantz herriko eta Baztan aldeko zortzikoa

Zortzikoaren doinua oso hedaturik dago munduan eta gure urratsak erabiliz dantza genitzake arazorik gabe, adibidez: hornpipe eta reel. Ikusi Hornpipe irlandar hau (dantzaria: Cork konterriko John Cullinane; biolin-jotzailea: Limerick hiriko Seán O'Cearbhaill)





Juan Antonio Urbeltz flokoristak sortu zuen eta 1969. urtean Argia Dantza Taldeak ezagutzera eman zuen. Bideo honetan ikusten den bertsio ederra Elai Alai Taldearena da. Koplak:

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen badin
ageriko haiz guzia

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.
  • Mazurkak
  • Polkak
  • Eskotixak
  • Balsak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina