2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

X. Plentzia Kantari

Aurton, abuztuaren 31an, X. Plentzia Kantari ospatuko dugu, orain dela hamar urte hasitako ibilbidea.
Ibilbide honetan lagundu diguten eta ezagutu ditugun pertsonei zein taldeei eskerrak ematea eta ospakizun berezi honetako parte izatea nahi dugu.
Batzuk kanta zuzentzera etorriko dira: Erandio Kantagunea, Itxas Argia Kanta Kantari, Sopela Kantari, Taberna Ibiltari, Kresaltsu eta Plentzia Kantaguneko kideak.
Kresaltsu eta Kilometro Kantuz taldeetako musikariak gure musikoekin batera joko dute.
Eta urtero bezala hainbat kantarietako lagunak kantatzera hurbiltzea espero dugu.
Gogoratu, Abuztuaren 31an, arratsaldeko 7,30ean Plentzian.
Anima zaitez!



Hona hemen ibilbidearen mapa. Zenbakien gainean sakatzean, pausagune bakoitzan kantatuko ditugun abestien izenburuak ikusiko dituzu:

Ikusi X. Plentzia Kantariren ibilbidea mapa handiago batean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina