2018(e)ko urriakren 16(a), asteartea

2018-11-18, Lizarrako kantujiraren proposamena

HASIERAKO PROPOSAMENA
(Adostutako egitaraua ikusteko 2018-11-18, Lizarrako kantujira orrira jo)

Gure bi taldeen arteko ekitaldi bateratsua prestatze aldera, ondoko informazioa laburbiltzen da. Has gaitezen lehenik eguna eta ordutegia gogoratzetik:
      • Azaroaren 18an
      • 12:00etan
      • Santo Sepulcro edo Hilobi Santuaren aurrean
Bazkaria herriko Polikiroldegian egingo dugula jakinez, balizko ibilbide bat hau izan daiteke. Labur esanda: Ega hibaiaren ertzean hasi eta Santiago Plazan bukatu. Jarraian erakusten ditugun bi irudietan hautatutako pausaguneak ikus daitezke, hauek:
  1. Santo Sepulcro
  2. San Pedro
  3. Udaletxea
  4. Foruen Plaza
  5. Santiago Plaza

1., 2. eta 3. pausaguneak

4. eta 5. pausaguneak

Bestalde, zer kantatu ere zehaztu beharra dago. Onarturik 5 pausagune direla eta leku bakoitzean 5 kanta emango ditugula, alfabatekoki ordenaturik dagoen ondoko zerrenda atondu dugu. Argi dago itsas kutsua duten kanta asko daudela, bai eta Bizkaian sarritan abesten diren batzuk, nafar kantek ere haien lekua dute. Hauxe da zerrenda:
         1.      Ai ze polita
         2.      Amets
         3.      Azken txanpa
         4.      Baldorba
         5.      Bide luzea Ternuarat
         6.      Bizkaia maite
         7.      Boga, boga
         8.      Forjariaren kanta
         9.      Gernikako arbola
         10.    Greziako itsasontzia
         11.    Herribehera
         12.    Herrimina
         13.    Itsasoa laiño dago
         14.    Itsasoari begira
         15.    Isis-isilik dago
         16.    Kantuz
         17.    Katuaren testamentua
         18.    Lau haizetara
         19.    Matalaz
         20.    Mendi altuen edurre
         21.    Nafarroa
         22.    Nafarroak ditu kateak
         23.    Nula bizi, hala kanta
         24.    Oi kanta berri
         25.    Txakurren partia

Kanta tipikoak (Txoria txori, Xalbadorren heriotzean, Eperrak, Baratze bat, eta abar) bazkalostean aterako direlako, nahiago izan dugu kantujira berrikuntzaren bidetik abiatzea.

Aurreko guztia kontutan izanda, ondoko taula osatu dugu non kanta bakoitzaren oinarrizko informazioa biltzen den eta zuzendaria zein taldetakoa izan daitekeen aipatzen den. Kasurik okerrenean Plentzia Kantaguneko (PK) kideek zuzenduko genituzke abesti guztiak, baina hobe litzateke zuzendaria Lizarrakoa izatea, edo gutxienez zuzentze lanak erdibana egitea.


IZENBURUA
ZUZENDARITZA
BIDEOKARAOKEA
1.
Ai ze polita
PK
2.
Amets
Lizarra
3.
Azken txanpa
PK
4.
Baldorba
Lizarra
5.
Bide luzea Ternuarat
PK
6.
Bizkaia maite
Lizarra
7.
Boga, boga
PK
8.
Forjariaren kanta
PK
9.
Gernikako arbola
Lizarra
10.
Greziako itsasontzia
Lizarra
11.
Herribehera
Lizarra
12.
Herrimina
PK
13.
Itsasoa laiño dago
Lizarra
14.
Itsasoari begira
Lizarra
15.
Isis-isilik dago
PK
16.
Kantuz
Lizarra
17.
Katuaren testamentua
PK
18.
Lau haizetara
Lizarra
19.
Matalaz
Lizarra
20.
Mendi altuen edurre
PK
21.
Nafarroa
Lizarra
22.
Nafarroak ditu kateak
PK
23.
Nula bizi, hala kanta
PK
24.
Oi kanta berri
Lizarra
25.
Txakurren partia
PK
              Abestiak zuzentzeko ardura eta abestien bideokaraokeak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat