Gotzon Aleman idazle gipuzkoarra, 25 urte zituela hil zen 1978an. Baina, poema ederrak utzi zituen idatzirik Iraganaz (1980, Elkar) liburuan. Txomin Artolak Ttakun ttakun diskoaren bitartez omenaldia egin zion Gotzon Alemani 1979an, diskoaren abesti guztien hitzak Gotzon Aleman poetarenak baitira. Adibidez, Lau urte nituelarik izenburua duena. |
| LAU URTE NITUELARIK | |
Lau urte nituelarik
zergatik jakin gabe,
guztiz bortxatuta,
sehaskan mamitutako hitzak,
amaren altzoan
ikasitako hizkuntza,
ahoz-aho
etorri zitzaizkidan ohiturak
ahantz erazi zizkidaten.
Lau urte nituelarik
nire barnetasun hauskorra
gerorako aldatuz,
nire barru mintzaera
betirako zapalduz
erdalduna egin ninduten,
nire lurrean
beste askorekin batera
arrotza bilakatu.
| A los cuatro años
sin saber por qué,
totalmente forzado,
me hicieron olvidar las
palabras que cuajaron en la cuna;
la lengua que aprendí
en el seno de mi madre,
las costrumbres
que me habían llegado
de boca en boca.
A los cuatro años,
transformando para el futuro
mi frágil interior,
aplastando para siempre
la raíz de mi expresión,
me hicieron erdaldun;
como a muchos otros
me convirtieron en extranjero.
|
Hitzak: Gotzon Aleman | |
Lau urte nituelarik. Hitzak: Gotzon Aleman. Musika: Txomin Artola.
Ttakun ttakun diskoaren egileak: Gotzon Aleman eta Txomin Artola.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina