2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

Pasaia-Altsasu, bidaia eta bazkaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Menua:
  • Hasierakoak: (aukeratzeko)
    • Entsalada mistoa 
    • Potxak txirlekin
  • Plater nagusia: (aukeratzeko)
    • Okela gisatua
    • Lebatza
  • Postrea
    Ogia, ardoa eta ura.

    Autobusa bete daitekeelakoan, bidaia eta bazkarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta otsailaren 28an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta martxoaren 1etik martxoaren 7ra zabalduko da. Bidaiaren eta afariaren kostua partaide bakoitzeko 35€ da. Edozein kasutan, parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
    Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
    1. Martxoaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
    2. Bazkide ez den batek ordainketa martxoaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea martxoaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu.
    Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu:


    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina