2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Bide luzea Ternuarat


      Bide luzea Ternuarat   

      Kontxatik doa untzia,
      han konpainia guzia,
      Ternuarat badoazi
      zerbait nahiz irabazi.

      Bide luze Ternuarat,
      itsasoa zabal harat,
      ubirik ez pasatzeko,
      marinelen salbatzeko.

      Itsasoaren gainean,
      untzi tzar baten menean,
      marinelak arriskuan
      Herioaren eskuan.

      Haize largoz badoazi,
      zabalerat irabazi
      itsasoan barna urrun,
      begiz ezin ikus Larrun.

      Han jotzen ditu kontristak
      mendebal haize tenpestak
      denbora gaiztoa sartzen,
      gabiko biak erortzen.

      Zeru guzia isuri,
      babazuza eta euri,
      marinelak trenpatuak,
      hotz handiak arrolduak.

      Bela guziak harturik,
      belatxoa anekaturik,
      untzia badoa segiz
      itsasoa handiegiz.

      Gau beltzean ilunbean
      untzia tormentapean,
      aparailua desegin,
      ilunez deus ezin egin.

      Elementak badarontsa,
      itsasoak abarrotsa,
      haize tenpesta uxia da
      itsasoan maskarada.

      Marinelak harrituak
      tronpen jotzen unatuak,
      gabetu indar guziez
      etsitu bere biziez.

      Urakanaren furia
      ifernuko iduria,
      Satan beltzak darabila
      untzien galtzen dabila.

      Uhainek untzia joka,
      gora-behera saltoka,
      eta branka pulunpaka,
      kostadua arrolaka.

      Uhin baten bizkarrean
      bi uhinen hondarrean
      tirabira darabila,
      untziak agertzen gila.

      Bere mastak galdu ditu,
      untzia motz da gelditu,
      itsasoak hautsi lema,
      trebes galtzerat darama.

      Uhin hautsiak gainetik
      iragaten trebesetik,
      marinelak erorika
      untzi askan igerika.

      Gaineko zubia hautsi,
      ura tilaperat jautsi,
      tilapean ura gora,
      untzia doa hondora.

      Marinelak biluziak,
      luzatu nahiz biziak,
      uhinpean igerika
      untzi puskei atxikika.

      Marinelaren bentura
      itsasoan sepultura,
      sekulako bere fina,
      etxerako berriz mina.


   (1798. urtean jasota, egile ezezaguna)   


Kopla anonimoak, 1798. urtean jasoak. Berez, hiru bertso-segida dira: “Partida tristea Ternuara”, “Itsasoko perillak” eta “Ternuako penak”. Bigarren segidan oinarritu dira Tadusak taldekoak abestia osatzeko. Ternuarako bidearen muturreko zailtasunak, hots, elementuen aurka borrokatu behar zuten itsasgizonentzako hil ala biziko erronkak azaltzen dituena.

Goian koplak jatorrizko euskalkian ematen dira, hots, koplak lapurdiko euskeran idatzi ditugu Tadusak taldeak kantatzen dituzten bezala. Beherago moldaketa eta itzulpen bat egin ditugu. Moldaketan euskera estandarizatuagoa erabili dugu forma dialektal berezienak ordezkatuz; hori bai, ordainez koplen errimak galdu egiten dira sarritan. Gaztelaniara bihurtzean itzulpen librea egitea erabaki dugu.


Coplas anónimas recopiladas en 1798. En realidad se trata de tres series de versos: “Partida triste a Terranova”, “Los peligros del mar” y “Las penalidades de Terranova”. El grupo Tadusak ha tomado como base la segunda serie, que relata la dificultad extrema de la travesía a Terranova para los marineros que tenían que luchar contra los elementos.

Las coplas del cuadro superior son transcripción de la canción tal y como la interpreta Tadusak y están escritas en dialecto labortano. Más abajo se ofrece una adaptación al euskera estándar y una traducción al castellano. En la adaptación al euskera normalizado se han sustituido las formas dialectales más específicas, lógicamente en ocasiones se pierde la rima de la copla. Para la versión en castellano hemos optado por realizar una traducción libre.


 

       MOLDATUA

       Kontxatik doa untzia,
       han konpainia guztia,
       Ternuara badoaz
       zerbait irabazi nahirik.

       Bide luze Ternuaraino,
       itsaso zabala haraino,
       ubirik ez pasatzeko,
       marinelak salbatzeko.

       Itsasoaren gainean,
       untzi tzar baten menpean,
       marinelak arriskuan
       Herioaren eskuan.

La partida plena de ilusión


Parten de La Concha hacia Terranova, toda la tripulación a bordo con la intención de ganar dinero.


La travesía hasta Terranova es larga por el ancho mar, allí no hay vados para salvar a los marineros.


En el mar y a merced de un barco, los marineros se encuentran en peligro y próximos a la Muerte.
       Haize largoz badoaz,
       zabalera irabazi
       itsasoan barna urrun,
       begiz ezin ikus Larrun.

       Han jotzen du atsekabeak
       mendebal haize tenpestak
       denbora gaiztoa sartzen,
       gabiko biak erortzen.

       Zeru guztia isuri,
       txingorra eta euri,
       marinelak bustirik,
       hotz handiak jelatuak.

       Bela guziak harturik,
       belatxoa anekaturik,
       untzia badoa segiz
       itsasoa handiegiz.

       Gau beltzean ilunbean
       untzia tormentapean,
       aparailua desegin,
       ilunez ezin ezer egin.

La tormenta


Con rumbos de viento allí van hacia alta mar, cada vez más lejos ya no se divisa el monte Larrun.


Y llega la desgracia, el viento del oeste se hace tempestad, el tiempo empeora y caen las dos gavias.


Todo el cielo se derrama, granizo y lluvia, los marineros empapados y congelados.


Recogidas todas las velas, la vela menor inundada, el barco avanza dentro de un gran temporal.


En la negra noche entre tinieblas, el barco bajo la tormenta, el aparejo deshecho, sin poder hacer nada a causa de la oscuridad.
       Elementak badarontsa,
       itsasoak harrabotsa,
       haizea marmar ari da
       itsasoan maskarada.

       Marinelak harrituak
       tronpak jotzeaz nekatuak,
       gabetuak indar guziez
       etsitu bere biziez.

       Urakanaren furia
       ifernuko iduria,
       Satan beltzak darabil
       untzien galtzen dabil.

       Uhainek untzia joka,
       gora-behera saltoka,
       eta branka urperatzen,
       kostadua sigi-sagaka.

       Uhin baten bizkarrean
       bi uhinen hondarrean
       tirabira darabil,
       untziak agertzen gila.

       Bere mastak galdu ditu,
       untzia motz da gelditu,
       itsasoak hautsi lema,
       trebes galtzera darama.

       Uhin hautsiak gainetik
       iragaten trebesetik,
       marinelak erorika
       untzi askan igerika.

       Gaineko zubia hautsi,
       ura tilaperat jautsi,
       tilapean ura gora,
       untzia doa hondora.

El naufragio



La tempestad brama, el mar ruge, el viento zumba: tragedia en el mar.


Los marineros asustados, cansados de tocar las trompas, sin fuerzas se resignan a perder la vida.


La furia del huracán parece infernal, el negro Satán está tratando de hundir la embarcación.


Las olas golpean el barco, éste salta arriba y abajo, la proa se sumerge, el costado zigzagueando y dando tumbos.


En la cresta de una ola, en el fondo entre dos olas, nos encontramos volcándonos y la nave muestra la quilla.


Ha perdido los mástiles, el barco se ha quedado mocho, el mar ha roto el timón y las olas de través nos llevan a la perdición.


Las olas rompen por encima del casco pasando de banda a banda, los marineros caen y nadan en el fondo de la embarcación.


El puente del barco destrozado, el agua cae a la cala, desbordamiento de la carena y el barco se va a pique.
      Marinelak biluziak,
      luzatu nahiz biziak,
      uhinpean igerika
      untzi puskei atxikika.

       Marinelaren bentura
       itsasoan sepultura,
       sekulako bere bukaera,
       etxerako berriz mina.

La muerte

Los marineros desnudos tratan de sobrevivir, nadan debajo de las olas y se sujetan a los restos del barco.

La aventura de los marineros es su sepultura en el mar, su final eterno y el dolor para su casa y familia.




Musika: Tadusak taldea. Karaokea: Gabi de la Maza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina