2014(e)ko irailaren 22(a), astelehena

2014-10-04: Euskal Jaia Gernikan

Urtero bezala Gernikako Euskal Jaia datorkigu eta jai horren barruan Euskal Kantak kaleetan zehar kantatzea eta Euskal Herriko hainbat talde batzea da antolatzaileek daukaten helburu nagusia. Aurten, ekimena Urriaren 4an izango da. Jarraian egitarau osoa ikus dezakezue, baina Kantuzaleen ordutegia hau izango da:
  • 11,00tan: hamaiketakoa San Fidel Ikastolan
  • 12,00tan: Txupinazoa Merkurio iturrian eta Kantujiraren hasiera
  • 15,00etan: Herri Bazkaria, merkatu plazan. MENUA: Ganba eta pasta entsalada, sukalkia, postrea, ardoa eta kafea
  • Bazkalondoan: Kantak eta dantzak
Bazkarirako txartelak saltzeko azken data irailaren 29a izango da. Kontu korrontea hau da: 2095-0043-10-9111010087 eta txartel bakoitzak 15,00 euro balio du.

Hona hemen jaiaren egitarau osoa:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina