Telesforo Monzónek Txikia izenburua duen abestia
Eustakio Mendizabali eskaini zion bere
heriotzean 1973an. Txikia, euskal abesti abertzalea da, Telesforo Monzónek
sortutako hitzak eta doinua dituena, Pantxoa eta Peioren ahotsarekin famatua
egin zena. Hasieran, klandestinitatean ateratako disko baten bitartez zabaldu
zen Euskal Herri osoan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina harekin
ibilitako burkide batzuk baziren (hau izan zen lehen grabazioa). Gerora, esan bezala, Pantxoa eta Peio
bikoteak 1969-1991 diskoan
argitaratu zuen; oraintsuago, Oliba
Gorriak taldeak rock bertsioa egin eta abestu du.
Eustakio Mendizabal familia langile, umila eta abertzale batean jaio zen Itsasondon
(Gipuzkoa) 1944ko urriaren 9an eta Algortan hil zuten 1973ko apirilaren 19an.
Txikia euskaltzale eta olerkari izan zen lehenik, militante baino lehenago.
Kulturgintzatik pasa zen ETAko militantziara, garaiko bilakaera natural
batean. Fronte Militarreko bururik ezagunena izan zen bere garaian eta euskal
erresistentzia armatuan ekintzaile mitiko bihurtu zen abertzaleen artean.
Abestian agertzen den beste
izena Kandido Saseta komandante
jeltzalearena da, zein Areces (Asturias) herrixkan hil zuten 1937ko
otsailaren 23an, beste 80 edo 100 bat gudariekin batera, gehienak EAE-ANVko
milizianoak. Sasetaren gorpuzkinak 2008an berreskuratu ziren eta 2008ko martxoaren 14an bere jaioterrira, Hondarribira, ekarri zituzten.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina