2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

100 alargunen dantza

100 alargunen dantza mazurka bat da soka-dantza eran dantzatzen dena. Poema hau Uxue Alberdik idatzi zuen Bermeoko alargunen gomutan eta Thierry Biscaryk musikatu zuen, ondoren Thierry Biscaryk eskatuta Patxi Labordak urratsak jarri zizkion dantzari.


Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
100 ALARGUNEN DANTZA
   Bermioko plazaren beltza,
   ohe hutsaren beltza,
   edertasun handia, beltza;
   bizi minaren beltza.
   Zerua beltza, bihotza beltza,
   soineko beltzaren beltza.
   Dantzari alargun beltza,
   maitasun beltzaren beltza.

   Itsasoko marmar isila,
   bare, barkamen bila,
   dantzarien azal zurbila;
   esku epelen bila.
   Senarra hila, semea hila...
   ilargia, biribila,
   dantzaren murmur isila
   itsaso berrien bila.

   Elkartasun malkoen dantza,
   izar berrien dantza,
   egunsenti argien dantza,
   sare moreen dantza,
   andreen dantza, suaren dantza,
   sortuko direnen dantza,
   minaren, pozaren dantza:
   bizitza beraren dantza..
   El color negro de la plaza de Bermeo,
   el color negro de la cama vacía.
   La gran belleza, negra;
   el color negro del dolor de vivir.
   El cielo negro, el corazón negro,
   el color negro del abrigo negro.
   La negra viuda bailarina.
   El color negro del amor negro.
   
   El murmullo silencioso del océano,
   calma, pidiendo disculpas.
   La piel pálida de las bailarinas
   buscando manos cálidas.
   El marido muerto, el hijo muerto...
   la luna, redonda.
   El gruñido silencioso del baile
   buscando nuevos océanos.
   
   La danza de las lágrimas solidarias,
   la danza de las nuevas estrellas,
   la danza de los amaneceres brillantes,
   la danza de las redes escarlatas,
   la danza de las mujeres, la danza del fuego,
   la danza de los que nacerán,
   la danza del dolor y de la alegría:
   La danza de la vida misma.
                         Hitzak: Uxue Alberdi (Orio, 2015/09/23)
                         Musika: Thierry Biscary

100 alargunen dantza. Uxue Alberdi | Thierry Biscary | Patxi Laborda

100 alargunen dantza mazurkaren poemak hiru esaldi ditu eta esaldi bakoitzaren musikak bi zati ditu. Patxi Laborda dantza maisuak eskema hau proposatzen du:


Euskaraldia: PK eta Uribe Kostako bertso sarea


PK-ren ekarpena Uribe Kostako bertso sarean

Azaroaren 2n hasi da Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoarekin bat eginez, Plentzia Kataguneko kideak ondoko bertso sarea ehuntzen ari gara, bi lerro dira:

 

Jesus
Kantaguneko gure lagunak
aspaldian entzun barik,
aurrera doaz hilabeteak
ta bukaera asma ezinik.

Jokin
Elkartzeko eguna badator
...

 
 
Jokin
Elkartzeko eguna badator
Jesusek hala esan du
nahiz eta hola ez dala izango
niri zaidan begitandu,
nahiz kanta eta dantza egunak
denboran diren urrundu
gure barruko kantuzalea
inork ezin du isildu.

Kepa
Gabonak ere laster badatoz
oroitzapenez beteak
...

 

Kepa
Gabonak ere laster badatoz
oroitzapenez beteak
ahaztu ezinik zein latzak diren
azkeneko hilabeteak
minez sentituz gaixo ta hilak
preso ta lagun erbesteak
baina Nikola ta Olentzero
dira gure asebeteak

Iñaki O.
Barru barruko kanta ta dantza
dira denon alaitasuna
...

 

Iñaki O.
Barru barruko kanta ta dantza
dira denon alaitasuna:
isilik eta isolaturik
nola pasatu eguna?
Horrela bizi behar badugu
bizitza bera da astuna,
barruko griña sortzaile hori
izan behar dugu laguna!

Iñaki S.
Guztiok gure txinpartak batuz
sor dezagun su handia
...

 

Iñaki S.
Guztiok gure txinpartak batuz
sor dezagun su handia,
askatasunez ta_alaitasunez
erakutsiz ausardia.
Nahiz ta Sanjoanak pasau ziraden,
ase gabe da jendia,
baina elkartzen gaituen suak
ekarriko du argia.

Hurrengoa
Ta argiak dakarren egia
zabaldu lau haizetara
...

 
Nork jarraituko du?

Hurrengoa
Ta argiak dakarren egia
zabaldu lau haizetara
...

Hurrengoa
...




Jesus
Kantaguneko gure lagunak
aspaldian entzun barik,
aurrera doaz hilabeteak
ta bukaera asma ezinik.

Maixol-Joseba
Elkar laguntzeko ordua da
...



Maixol-Joseba
Elkar laguntzeko ordua da
nor bere etxetik
kantatzeko prest agertu gara
gure euskararen sokatik
gure euskararen sokatik

Amaia
Behin betikoz altxa dadila
...



Amaia
Behin betikoz altxa dadila
zinezko gizatasuna,
ongi etorri errefuxiatuak
leloa baino da grina.

Josune
Luza dezagun gure eskua
...



Josune
Luza dezagun gure eskua
laguntza behar d(ue)n horri
gaur zugatik, bihar nigatik
denontzat aberasgarri
...

Ana
Gure bizitza jostea lez da
...



Ana
Gure bizitza jostea lez da
maitasunaren hariaz
jostorratza denbora dela
soineko ederrak josiaz



Dagoeneko hauxe da gure sarea:


2020(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Euskaraldia: Uribe Kostako bertso sarea


Uribe Kostako bertso sarea

Azaroaren 2n hasi da Uribe Kostako bertso sarea osatzen!!! Ekimen honekin euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Euskaraldiaren ariketa soziolinguistikoa laster batean hasiko denez, beroketa laneri ekin diote Uribe Kostako herri batzuetako biztanleek. Hemen duzue ekimenaren azalpen laburra egiten duen bideoa.

Baina zer egin behar dugu bertso sarea osatzeko? Urratsez-urrats azal dezagun eta jarraian adibide batzuk ikus ditzagun:

  1. Lehenengo eta behin hasierako puntua asmatu behar dugu;
  2. ondoren puntua grabatu eta amaitzeko bertso erronka bidaliko diogu guk nahi dugun lagunari. 
  3. Ostean, bertso osoa bueltan etorri beharko zaigu, eta gu edo gure kideak Uribe Kostako Euskaraldiko kideei bidali beharko diegu: uribekostaeuskaraldia@ni.eus
  4. Bideoak jaso ahala, facebook (www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta) eta instagramen (www.instagram.com/euskaraldiauribekosta) argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun (baina azken urrats hau antolaitzaileen lana izango da, zu lasai) 

Hona hemen www.facebook.com/euskaraldia.uribekosta espaziotik hartu ditugun adibide pare bat, irudien gainean klikatu bertsoa entzuteko:



Abiapuntuko erronka Uxue Zarandonari bota diote
 
 Uxue Zarandonak erronkari erantzun eta Joxeani bidaltzen dio puntua
 
Joxeanek alabaren laguntzarekin, Artur Zubiri jarri du kantuan
 
Artur Zubirik erantzun eta Arrateri bota dio puntua...


...eta Arratek katea jarraitu du Entzi eta Marga bikotea nahastuz
 
Entzik eta Margak erronkari erantzun eta Manuri bidaltzen diote puntua
 

Manuk bere lana bete eta Iñigo jarri du kantuan
 
Kitarraren laguntzarekin Iñigok erantzun eta Gorkari bota dio puntua...

Esandakoa, bideoak jaso ahala, facebook eta instagramen argitaratuko dira denok ikusgai izan ditzagun.

Uribe Kostan, bertsoz bertso, sarea ehuntzen!!!


2020(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

2020-05-16 Lau teilatu azpian

Bideoklip hau egiterakoan egoera berezian aurkitu gara. Lau teilatu azpian (babestuta) kantatu ordez, Lau hormen artean (konfinatuta) kantatu behar izan dugu.

Klik egin irudiaren gainean bideoa ikusteko