2018(e)ko apirilaren 4(a), asteazkena

Anderea gorarik

Anderea Gorarik erromantzea edo balada Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera Itzulera motako erromantzea litzateke Anderea Gorarik erromantzea.

Euskal Erromantzeak liburuan Antonio Zavalak desberdintzen dituen sailak edo multzoak hauek dira:
  • Erromantze Historikoak. Gertaera batetik sortutako kantak izan daitezke, pertsona izenak eta toki-izenak aipatzen dira. 
  • Ohorea eta izen ona. Ohorea arriskuan jartzen duen auziren bat azaltzen diguten kantak osatzen dute.  
  • Itzulera. Etxea utzi ondoren eta urteak kanpoan eman eta gero, etxera itzultzean gertatzen dena kontatzen diguten kantak dira.  
  • Amodiozko erromantzeak. Erromantzeek ere amodioari kantatu diote, baina kantua erromantzea izan dadin ezin daiteke ahaztu kontakizun bat derrigorrezkoa dela.  
  • Ipuinak. Kontu zaharrak izaten dira eta gutxi batzuk direlako ez da hau oso sail handia.  
  • Beranduko kantak. Multzo honetan horren zaharrak ez diren kantak sartu ditu egileak.  
  • Erlijio-erromantzeak. Eguberria, Jesuskristoren Pasioa, Kristau fedea, Ama Birjina eta santuen bizitzak izaten dira gai nagusiak.  
  • Erromantze-puskak. Kanta zatiak dira, egituraz erromantzeak diruditenak.
  • Erdi Aroko kantak. Erromantzeen aurrekariak direlakoan liburuan jasotzea erabaki zuen egileak.  

Dagokigun Anderea Gorarik erromantzea dela eta, honelaxe azaltzen du Antonio Zavalak zer diren Itzulera motako erromantzeak. Antonio Zavalaren hitzak:
Urrengo saillari Itzulera ezarri diogu izena. Gaurko aurrerapenak dirala-ta, aitaren batean egiten ditugu guk gure ibilaldiak munduan barrena. Bai nunaitik etxera gure berriak errez eta noiznai bialdu ere.

Garai batean, berriz, etxetik noiz irten bazekiten gerrara zijoazen arma-gizonak edo bela-ontzi batera igo eta itxasoetara abiatzen ziran mariñelak. Baiña atzera noiz etorriko ziran nork esan? Suerte ori zutenak, andik urteetara azalduko ziran. Ezagutu eziñezko itxuran etorri ere sarritan.

Orra or, besterik gabe, literatur-gai berezi bat,
Odisea liburuan edo bearbada leenago asi zana, eta prosaz eta itz-neurtuz ainbeste orrialde bete arazi dituana: munduan zear ibili ondoko etxeratzea edo itzulera, gure erromantzeetan ere bein eta berriro modu batera edo bestera agertzen dana.

Anderea Gorarik: Anje Duhalde

Hauxe da Kantu kanta kantore (Baiona, 1967) bilduman argitaratu zen bertsioa eta horri dagokion itzulpena:
ANDEREA GORARIK    (Andere ederra, gorarik zaude leihoan... )
- Anderea, gorarik zaude leihoan,
zure senarra behera dago Frantzian;
hura handik itzul ditaken artean
eskutari har nezazu etxean.

# Ene senarra behera dago Frantzian
hura handik itzul daitaken artean
eskutari ninhaur aski niz etxean
hauzoak hurbil utzi derauzkit juaitean.

- Izan nuzu Frantzian et'Espainian,
bai eta ere Angletarre guzian;
andere ederrik ikusi badut heietan
zure parerik ez zen ene begietan.

# Mutil gaztea, ederki zira mintzatu,
gaurko ostatu gure etxean baduzu
ganbera garbi, ohea xuri dukezu,
ninhaur ere aldean hurbil nukezu.

- Zure senarra ni baino gizon hobea
zazpi urtez hark eman deraut ogia
zortzigarrenean bere azpiko zaldia
anderea, begira fidelitatea.

# Uri haize ura denean uherlo
andretto hauk oro girare parlero
hitzño hori juan zerautazu laxero
ene senarra zukan truka ez niro.

- Anderea  iragan zautzu denbora,
eskeini tutzu ohea eta ganbara;
heieklanin oi! zure gorputz propia,
ez deia bada errazu hori egia

# Eskutari jaun bilho urdin faltsuia
hi ote hiz nihaurren lehen semea
altxazak, altxa ezker aldeko begia
ene semeak han baitik sor seinalea.

- Iratzea beteko denean udarez
zezen xuria erditzen denean xahalez
labe gorria betetzen denean elurrez
erranen dautzut zurea naizen bai ala ez.

# Ur gainean eginen diat zubia
han ereinen ogitto hazi gorria
han jin arte ogizko opil xuria
ez duk izanen amaren barkamenduia. 
- Señora, alta estás en la ventana.
Tu marido (está) lejos en Francia.
Mientras él vuelve de allí,
recíbeme como escudero en casa.

# ¿Que mi marido está lejos en Francia?
Mientras él vuelve de allí,
me basto yo como escudero en casa.
Los vecinos me los dejó cerca al marcharse.

- He recorrido Francia y España,
y también toda Inglaterra;
hermosas mujeres he visto en esos (paises),
pero ninguna, a mis ojos, que te iguale.

# Joven galán, hermosamente has hablado;
hoy tienes hospedaje en nuestra casa;
encontrarás una habitación limpia y una blanca
cama, y a mí misma me tendrás al lado.

- Tu marido es mejor hombre que yo;
durante siete años él me ha dado el pan;
y al octavo la caballería que montaba;
señora, guarda la fidelidad.

# El viento de lluvia, cuando viene con agua,
es hosco. Las mujeres somos todas charlatanas,
esa palabra se me escapó sin darme cuenta.
Yo no cambiaría a mi marido por ti.

- Señora, se te ha pasado el tiempo...
Has ofrecido cama y habitación,
y con ellos, ¡ay!, tu propio cuerpo.
¿No es ésa, dime, la verdad?

# Escudero, señor de pelo gris, falso,
¿eres tu mi hijo mayor?
Levanta, levanta el ojo izquierdo,
mi hijo tiene ahí una señal de nacimiento.

- Cuando el helecho se llene de peras,
cuando el toro blanco para terneros,
cuando el horno ardiente se llene de nieve,
entonces te diré si soy tuyo o no.

# Sobre el agua construiré un puente,
y allí sembraré la roja simiente del trigo;
hasta que allí nos venga un blanco bollo de pan,
no tendrás el perdón de (tu) madre. 
                         Hitzak eta musika: Herrikoiak
                         Itzultzailea: Antonio Zavala
                         Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala)

Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia

2018(e)ko apirilaren 3(a), asteartea

Arrosa xuriaren artian | Elorri xuriaren azpian

Arrosa xuriaren artian edo Elorri xuriaren azpian erromantzea Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera kanta honen gaia Ohorea da.

Neska baten bahiketa mintzagai arrunta da Europako kantetan eta gehienetan historia tragikoa izaten da. Arrosa xuriaren artian edo Elorri xuriaren azpian erromantzean ere bahitutako dama hiltzen da, baina bukaera zoriontsua duten aldera batzuk badira ere: neskak hilaren itxura egiten du eta azkenik saritzat aitak ondo ezkontzen du.

Arrosa xuriaren azpian balada edo erromantzea 70. hamarkadaren bukaeran gure plazetan entzun genuen Haizea taldearen eskutik, Haizea taldekideen artean Amaia Zubiria eta Txomin Artola zeuden.

Arrosa xuriaren azpian: Haizea (1977)

Hauxe da Luis Dassance idazleak, 1931 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen bertsioa eta aldaera horri dagokion itzulpena:
ELORRI XURIAREN AZPIAN
Elorri xuriaren azpian anderea lokartu,
arrosa bezen eder, elurra bezen txuririk,
hirur kapitainek hor deramate gortez enganaturik.

Hirur kapitainak jin ziren anderearen xerka;
zamarian ezarri dute mantoaz trozaturik,
Pariserat eraman dute ait'amek jakin gaberik.

Parisen ostalertsa batek ederki salutatu,
ederki salutatu, berriak ere galdatu:
- Bortxaz ala amodioz jina ziren, anderea, errazu.

Anderea zen orduian eztiki deklaratu:
- Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu,
  hirur kapitainek galeriatik ebatsirik jina nuzu.

Kapitainek hitz hori entzunik, jin ziren andereagana:
- Anderea, afal zaite eztirik eta trankilik, hirur
  kapitain badituzketzu gaur zure zerbitzari.

Anderea, hitz hori entzunik, hil hotza zen erori.
Kapitainek ere partitu beren tropak harturik,
ongi nigar egiten zutela andereari dolu emanik.

- Anderea hila da; nun ehortziren dugu?
- Aitaren baratzean, ezpelaren azpian,
  liho liliz estalirik eta tunba eder batean.

Handik hirurgarren egunean, hilak aitari oihu:
- Aita, entzun nezazu: ni orain hemen nuzu;
  biIjinitatea beiratu nahiz hila egona nuzu.

- Hori hola egin baduzu behar bezalakoa zira zu.
  Moltsan sartzen tut eskuak zure ezkonarazteko,
  jaun gazte aberats batekilan zure kalitateko. 
Debajo del espino blanco la señora se ha dormido
bella como una rosa, blanca como la nieve;
tres capitanes se la llevan engañada.

Los tres capitanes vinieron en busca de la señora,
sobre una caballeria la han colocado, envuelta en un manto.
Se la han llevado a París, sin saberlo sus padres.

En París una posadera le saluda cumplidamente;
le saluda cumplidamente y le pide detalles:
Dime, señora, si vienes a lajuerza o por amor.

La señora entonces se declaró suavemente:
- No, no; mi corazón ha venido muy a la fuerza; he
  venido habiéndome robado en la galería tres capitanes.

Los capitanes, al oír esa palabra, se acercan a la señora:
- Señora, cena sabrosa y tranquilamente; hoy
  tendrás tres capitanes como servidores tuyos.

La señora, al oír esas palabra, cae muerta.
Los capitanes parten, juntando sus tropas,
llorando copiosamente por el duelo de la señora.

- La señora ha muerto. ¿Dónde la enterraremos?
- En la huerta de (su) padre, debajo de un boj,
  cubierta de lirios y en una hermosa tumba.

Al tercer día la muerta grita a su padre:
- Padre, óyeme; estoy aquí ahora. Queriendo
  guardar la virginidad, me he hecho la muerta.

- Si lo has hecho así, eres como debes ser.
  Meto las manos en la bolsa para casarte
  con un señor joven y rico, de tu calidad. 
                         Hitzak eta musika: Herrikoiak
                         Itzultzailea: Antonio Zavala
                         Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala)

Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia

2018(e)ko apirilaren 2(a), astelehena

Ura ixuririk sorginen bidean...

Ura ixuririk erromantzea Antonio Zavala jaunak jasoa dauka bere Euskal Erromantzeak liburuan. Liburu horren hitzaurrean egileak azaltzen du nolatan sailkatu zituen erromantzeak liburuan multzoka aurkezteko, eta sailkapen horren arabera kanta hau Elezaharra edo Ipuina da.

Ura ixuririk balada edo erromantzea 70. hamarkadaren bukaeran gure plazetan entzun genuen Haizea taldearen eskutik, Haizea taldeak 1977an argitaratu zuen Haizea izeneko diskoan agertu zen lehen aldiz Ura ixuririk balada. Haizea  taldekideen artean Amaia Zubiria eta Txomin Artola zeuden, horregatik izan daiteke Amaia Zubiriak balada beraren beste bertsio bat grabatu izana 1985 urtean.

Ura ixuririk balada hau abeslari desberdinen ezpainetan entzun dugu. Adibidez:
  • Haizea taldea, Ura ixuririk izenpean Haizea (1977) diskoan.
  • Benito Lertxundi, Mayi izenpean Pazko gaierdi ondua (1989) diskoan.
  • Jean Mixel Bedaxagar, Ura isuririk izenpean Auñamendi (2009) diskoan.

Ura ixuririk edo Mayi: Benito Lertxundi Pazko gaierdi ondua diskoa (1985, Elkar)

Hauxe da Piarres Lafitte idazle eta kazetariak, 1965 urtean, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen elezaharra eta horri dagokion itzulpena:
URA IXURIRIK SORGINEN BIDEAN...
Nexkak:
- Ura ixuririk sorginen bidean,
  dohaina bildu dut Bazko arratsean;
  gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina,
  etxeko xakurrek xerkatzen nautena.

Amak:
- Jakes, nun tuk horak, eztiat senditzen.
Jakesek:
- Oihanpean kurri oreina xerkatzen.
Amak:
- Jakes, dei zakurrak, salba zak arreba!
Jakesek:
- Ama, nola sinets Mayi daitekela?

Jakes zakurreri hasi da xixtuka.
Oreina hil dute kolpez ausikika.
Jakesek kanitaz eman du pusketan:
- Aseko ahal da Mayi gurekilan.

Nexkak:
- Afal, afal, Jakes, ni nuk hor lehena,
  ene haragiaz beterik dupina!
Ama sala zolan nigarra begian,
puñala sartu du bere bihotzean.
La muchacha:
- Derramando agua en el camino de las brujas,
  he conseguido el don la noche de Pascua;
  de noche soy Mayi, de día una cierva,
  a la que persiguen los perros de la casa.

La madre:
- Jakes, ¿dónde están los perros? No los siento.
Jakes:
- Corriendo en el bosque tras la cierva.
La madre:
- ¡Jakes, llámalos, salva a tu hermana!
Jakes:
- Madre, ¿cómo puedo creer que sea Mayi?

Jakes ha empezado a silbar a los perros.
Han matado a la cierva a golpes y a mordiscos.
Jakes la ha troceado con el cuchillo.
- Que se sacie Mayi con nosotros.

La muchacha:
- Cena, cena, Jakes, yo soy ahí la primera.
  De mi carne está lleno el caldero.
La madre llora en el fondo de la sala,
ha clavado un puñal en su corazón.
                         Hitzak eta musika: Herrikoiak
                         Itzultzailea: Antonio Zavala
                         Iturburua: Euskal Erromantzeak (Antonio Zavala)

Antonio Zavala idazlearen Euskal Erromantzeak liburutik hartutako zatia

2018(e)ko apirilaren 1(a), igandea

Goizeko euri artean

Goizeko euri artean abesti hau Txomin Artola kantautoreari zor diogu. 1977an argitaratu zen lehen aldiz Haizea taldearen aurreneko diskoan.

Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
GOIZEKO EURI ARTEAN
Goizeko euri artean aterkiñarik gabe
eskuak sakelean pena bat bihotzean
etxetik urruti nago kalean bakarrik
goizeko euri artean kitarra bakarrekin.

Lan bat hartu behar dut gaur zerbait bazkaltzeko
inork ez nau hartu nahi harrotza naizelako.
Kaletan abestu dut nere herriko kanta,
jendeak zerbait utzi du goizeko euri artean.

Ez horrela ibili, nezkatxak esaten dit
hobeki hemen bizi gu biok elkarrekin, batzuetan
galdetzen diot neure buruari zertarako naizen hemen
zergatik ari naizen betiro kezkatzen.

Baina aurrera joan behar dut bidea hartu arte,
bakarrik izan behar dut hori iritsi arte,
eta egun on batean pozik ikusiko dut
eguzkia agertzen goizeko euri artean. 
En la lluvia de la mañana, sin paraguas, las
manos en los bolsillos, con una pena en el corazón,
lejos de casa, sólo en la calle,
en la lluvia de la mañana, sólo con mi guitarra.

Debo encontrar un trabajo para comer algo hoy,
pero nadie me contrata porque soy extranjero.
He cantado en la calle canciones de mi País y
la gente ha dejado algo en la lluvia de la mañana.

No andes así vagando, dice mi chica, mejor si
viviéramos aquí los dos juntos.
A veces me pregunto que hago aquí,
y para qué le doy tantas vueltas a todo.

Pero tengo que seguir adelante hasta encontrar
mi camino, tengo que estar solo hasta conseguirlo,
y un buen día veré feliz cómo sale el sol
de entre la lluvia de la mañana. 
                         Hitzak eta musika: Txomin Artola
                         Diskoa: Haizea, Herri Gogoa (1977)
                         Diskoa: Txomin Artola, Elkar (1990)

Goizeko euri artean, Txomin Artola