2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

"Barrikadak Plentzian" enbaxadore lanak

Kaixo PK-kide!

Abenduaren 17an mezu bat bidali genizun "Barrikadak Plentzian" asmoaren inguruan, hots, otsailaren 11an burutuko dugun festaren inguruan. Mezuan aipatu genuen Plentziako kultur- eta kirol-elkarteak gonbidatuko genituela eta horrela egin da Udalak bidalitako posta elektroniko baten bitartez. Festa antolatze aldera bilera informatibo bat egingo dugu Plentziako kultur- eta kirol-elkarteen ordezkariekin, bileraren deia honako hau da:
  • Lekua: Goñi Portal
  • Eguna: 2018ko urtarrilaren 18a (osteguna)
  • Ordua: 19:30
  • Iraupena: 60 minutu
Plentzia Kantagune Taldeko kidea zarenez hurbil-hurbiletik informaturik izango zaitugu eta ez duzu zertan bilera horretara etorri beharrik. Baina, beste elkarteren bateko kidea bazara, ondo legoke haiek animatzea bilerara etor daitezan. Izan ere, haiek, elkarteek, gonbidapena eta dokumentazioa eduki badaukate, hala ere zuk egin dezakezun konbentzitze lana oso lagungarria eta eraginkorra izan daiteke.

Eskerrik asko!

Plentzia Kantagune Taldea



Embajadores de "Barrikadak Plentzian"

Kaixo PK-kide!

El 17 de diciembre te hicimos llegar la información relativa a "Barrikadak Plentzian", la fiesta que queremos celebrar el 11 de febrero. También indicamos en el mensaje que las distintas asociaciones de Plentzia serían invitadas a participar, y así se ha hecho desde el Ayuntamiento. Con el fin de preparar esa fiesta se promoverá una reunión con las asociaciones, la reunión se realizará según la siguiente convocatoria:
  • Lugar: Goñi Portal
  • Día: 18 de enero de 2018 (jueves)
  • Hora: 19:30h
  • Duración: 60 minutos
Puesto que perteneces a Plentzia Kantagune Taldea te mantendremos informad@ de primera mano y no es preciso que asistas a la mencionada reunión. Pero si colaboras o perteneces a otras asociaciones, sí es importante que, desde la confianza y la cercanía, les animes a acudir a dicha reunión, ellos cuentan con la invitación y la documentación pero puede ser que les falte un pequeño impulso.

Eskerrik asko!

Plentzia Kantagune Taldea



2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

Topa dezagun

Ez, ez, ez nahastu oraintxe azalduko dugun Topa dezagun abesti hau Jon Sarasua eta Antxon Latxaren Topa dagigun kantarekin eta are gutxiago Suliko poema georgiarrarekin. Topa dezagun abesti hau Folketan taldeari sor diogu:

   Topa dezagun   

   Gaztetako tableta, oraingo buzkantza.
   Basamortu edo elurra nagusi kasketan.
   Itxurarekin, baina ez, gero engaina! 
   Bifokalen atzean betikoak gara.

         Eta urteak arin joan direla
         ta etorriko dira berdin.
         Bihotza eta pantza,
         kantua eta dantza.
         Topa dezagun denok elkarrekin!

   Aspaldiko Lolitak "Dolox" bihurtuta.
   "Atzeak" eta "aurreak" apurka erorita,
   baina, hala ere, ederrak sekula ez bezala.  
   Arrankatu kamioiak, zatozte festara!

         Eta urteak arin joan direla
         ta etorriko dira berdin.
         Bihotza eta pantza,
         kantua eta dantza.
         Topa dezagun denok elkarrekin!

   Bizitzaren bidean egin dugu topo.
   Lagun zahar eta berri, lagunak betiko.
   Gure artean duguna ez da erraz hilgo.  
   Gaurko egun gozoa ez da azkena izango.

         Eta urteak arin joan direla
         ta etorriko dira berdin.
         Bihotza eta pantza,
         kantua eta dantza.
         Topa dezagun denok elkarrekin!

   Bizitza ez da beti gozo ta leuna,
   bere alde krudela agertzen du askotan.
   Baina goza dezagun une guztietan,
   gugan bizi dira-ta joan zaizkigunak.

         Eta urteak arin joan direla
         ta etorriko dira berdin.
         Bihotza eta pantza,
         kantua eta dantza.
         Topa dezagun denok elkarrekin!


   (Hitzak: Patxi Laborda, Javi Ortiz de Zarate)    
   (Musika: John Conolly) 


Topa dezagun abestiak bizitzari kantantzen dio, egitura aldetik lau esaldi ditu eta errepikatzen den leloa. Abestiaren tonua alaia izan arren, bere mezua gazi-gozoa da: denborak aurrera garamatza. Horixe da, hain zuzen ere, errepikak diona "urteak arin joan direla". Labur esanda, lehen bi esaldiak deskriptiboak dira, denborarekin batera gainbehera fisikoa etorri da baina aldartea eta bizipoza galdu arazi gabe. Hirugarren esaldian aurreko bietan esandakoa berresten da lagunen garrantzia azpimarratuz. Laugarren esaldian joandakoak gogora ekartzen dira.




Topa dezagun canta a la vida y está organizada en cuatro estrofas más un estribillo. El estribillo resume el mensaje de la canción: los años han ido rápidamente, llegarán más años y mientras tanto brindemos todos juntos y gocemos de la vida.

Con el permiso de los autores hagamos una traducción libre de la letra. Con la eterna dificultad del asunto de género, hemos decidido remarcar la primera estrofa para "ellos" y la segunda para "ellas":

La tableta de juventud se ha convertido en barriga,
En nuestras cabezas dominan los desiertos o la nieve.
Pero que nuestro aspecto no te engañe,
tras las bifocales seguimos siendo los mismos.
Las Lolitas de un tiempo convertidas en "Dolox".
Las "traseras" y las "delanteras" algo caídas.
Pero, aún así, más hermosas que nunca.
Arrancad los camiones, venid a la fiesta!
En el camino de la vida nos hemos encontrado.
Viejos y nuevos amigos, amigos para siempre.
Lo que compartimos no morirá fácilmente.
Este bonito día de hoy no será el último.
La vida no siempre es dulce y suave,
frecuentemente muestra su lado cruel.
Pero gocemos en todo momento, puesto
que viven en nosotros los que se nos han ido.