2016(e)ko azaroaren 5(a), larunbata

Lizardia

Hona hemen aspalditxoan Jokin de Pedro gure kantakideak itzuli duen kanta: Lizardia. Abestiaren jatorria Gales aldean bilatu beharko genuke eta munduan ezaguna da galesez kantatua Llwyn Onn tituluarekin eta batez ere ingelesez entzuten delako The Ash Grove izenburuarekin. Adibiderako ikusi bideo hau:

Gales herriko The Ash Grove abestia


   Lizardia   


   Errekasto gardenez jositako haranean   
   egunsentiko argitan amesti nabil;
   halaber eguzkia distiratsuen denean
   lizardi bakarti horrek goibel narabil.

   Noiz eta zozoa kantari entzuten zen ozen argi   
   lehen aldiz nuen ikusi maitea, hau poza!
   Ezkila-lore urdinak nonahi ziren sortzen ari
   oi baina zure ondoan nik ezin goza!

   Oraino eguzkiak mendi-ibarretan distira   
   oraino ere zozoa kantuz goizero
   oraino ilargiak izpi-jaurtzen ur garbira
   zer ote dira niretzat gauza eder oro?

   Oinaze handien kariaz minberaturik bihotza   
   maitearen bila nabil negar batean;
   ekoa, esadazu, non da, ba, ene neskatxa?
   “Zelai azpian lo datza, lizardi aldean”
   Hitzak eta musika:  Gales herrikoak     Euskal bertsioa:  Jokin de Pedro 



Hauek dira abestiaren euskal bertsioari dagozkon hitzen pdf fitxategia eta doinuaren mp3 fitxategia. Bukatzeko, hemen duzu Kepa Mtnez. de Lago gure zuzendatiak atondutako partitura:

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

2016-10-07, Plentzia uriaren fundazioaren 717. urteurrena

Duela 717 urte Plentzia uria fundatu zen, horren haritik Plentzia Kantaguneko kideok ikuskizun bat prestatu dugu non antzekia, kantua eta dantza uztartuko ditugun. Antzeztuko dugun obra Toti Martinez de Lezea idazlearen La Partera de Gaminiz ipuin laburrean oinarrituta dago (Mareas izeneko liburuan argitaratu zen 2012an). Hemen duzue dagokion gonbidapena:
  • Eguna: urriaren 7an, ostirala
  • Ordua: 20:00etan
  • Tokia: Elizako Plazan
Antzezlanaren nondik norakoak jakin nahi badituzu irakur ezazu informazio-orri hau:

Informazio-orria jasotzeko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu

Antzezlanaren zuzendaria (Getari Erxegarai) eta antzezlanaren koordinazio lanak burutzen dituena (Ion Azpiazu) irratira joan dira, eskerrik asko Onda Vasca. Hauek dira haien adierazpenak: