Bizkaiak eman duen bertsolari onenetakoa izan zen. Plazako bertsolari eta bertsopapergile lanetan trebetasun handia erakutsi zuen. 1905. urtean garaile izan zen, Txirritaren aurretik, Areetan (Getxo) egin zuten bertso lehiaketa batean. Euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren bere olerkien gai nagusiak.
| IGURIAKO BOLUAN | |
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
Iguriako boluan
hamairu sorgin gauean,
Iguriako boluan
dantza-dantzari kantetan.
Hareik bai gorputz arinak,
aurpegi argi, oin bizkor,
klin klon klin ta klon soinuaz
"ekiok hik bolu gogor".
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
Aldameneko lerdoian
mozolo zaharren kurrinkak;
goiko etxean egalan
ontzearen erantzunak.
Argi diztirak aidean
hagaka suzko anderak,
Anbototik beherantz, gorantz...
errota ondoko dantzak.
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
Anbotoko andereak
batzarren buru nagusi
bolu ondoko zelaian
sorgin ostean nabari.
Sorgin gaua don itxuraz,
ilargi bte, oskarbi,
izarrak diz-diz, haizea
lotan... Hau gau zoragarri!
Iguriako boluan ehundaka sorgin gauean,
Iguriako boluan dantza-dantzari kantetan.
|
|
| Hitzak: Kepa Enbeita (Urretxindorra) | |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina