2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

2019-06-15, Euskal Herria Kantuz (Maule)




Ekainaren 15ean txangoa daukagu. Euskal Herria Kantuz eguna Maulen izango da eta bidaia prestatu dugu. Egitaraua hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 7:30 
    • Sopela, 7:45
    • Bilbo, 8:00






Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • 11:00etan, Maule Zaharrean, ongi etorria parte hartzailei.
  • 11:30etan, Mauleko kaleetan, kantua eta dantza.
  • 13:30etan, kantujiraren amaiera Mauleko plazan.
  • 14:30etan, herri-bazkaria Urdiñarben.




Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin
  • Itzulera:
    • 18:00 - 21:00 Urdiñarbe-Bilbo
    • 21:00 - 21:15 Bilbo-Sopela
    • 21:15 - 21:30 Sopela-Plentzia


Ordainketak egiteko kontuak:
    • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
    • La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 30 dira (bidaia eta bazkaria barne). Plentziako Kantagune taldeko bazkide ez diren adiskideak ere etor daitezke, lagun bakoitzeko 30 direlarik (bidaia eta bazkaria barne).

Izena emateko azken eguna 2019-05-30a izango da (2019-05-26tik aurrera bazkideek ez dute lehentasunik izango).

Beherago ikus daitekeen datu-orria prestatu dugu.

Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau betetzea komeni zaizu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina