2019(e)ko martxoaren 16(a), larunbata

VII. Kantalaguna: kantaldia antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Niko Etxart gonbidaturi egingo diogun kantaldi-omenaldia doakoa da baina aurretiko izen-ematea nahitaezkoa da.

KANTALDIRAKO  TOKI  GUZTIAK  BETE  DIRA,  IZEN  GEHIAGORIK  EZ  DUGU ONARTZEN.

Kantaldi-omenaldia burutuko den aretoaren edukiera bete zitekeelakoan, parte-hartzaileen zerrenda eraikitzea derrigorrezkoa dugu eta horretarako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki genuen hasieran (lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat, eta bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua). Omenaldian parte hartzeko jende askok bere interesa agertu duelako epea apirilaren 15ean itxiko dugu. Edozeinek izena eman dezake baina lehentasuna Plentzia Kantagune taldeko bazkideek izango dute.

Omenaldiko parte-hartzaileen zerrenda datu-orri honetan (https://goo.gl/TUsJ79) jasotako erantzunen egun eta orduaren arabera osatuko da. Hauxe duzu datu-orria:

Jarraian erakusten den mapan Goñi Portalaren eta jatetxearen kokapenak ikus daitezke:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina