Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Euskaraldia ekimenarekin bat egingo dugunez Astilleron elkartuko gara arratsaldeko zazpietan. Hauxe duzu deialdia: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena
2018-11-23, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
2018(e)ko azaroaren 14(a), asteazkena
Bedatsearen heltzean
Bedatsearen heltzean abesti honek urteko sasoi jakin batera garamatza: udaberrira. Udaberrian goi mendietako larrak elurrez libratzen direlako eta udaberrian eraman behar dira artaldeak beheko haranetatik bortietara. Artzaintza bizibide dutenentzat une esanguratsua da, haien bizimodua eta egunerokotasuna asko aldatzen delako. Larraz aldatzea poztasun beteriko uneak dira eta alaitasun hori adierazten du abestiak.
Bedatsearen heltzean kanta Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) handiari zor diogu eta XX. mendeko kanta izan arren Zuberoan guztiz erroturik dago, klasiko bat dela esan dezakegu.
Jarraian abestiaren hitzak eskaintzen ditugu eta horiekin batera nolabaiteko itzulpen librea:
Ondoren abesti beraren bi interpretazio erakusten ditugu, biek gordetzen dute Etxaun-Irurik sortutako doinua baina kantatzeko modua guztiz desberdina da. Batean, lehenean, Zuberoako kantu tradizionalaren bidetik jotzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. Bestean, bigarrenean, Folketan talde Sestaoarraren kantatzeko manera beste bat da, ez musika tresnak erabiltzen dituztelako, kantakera bera da desberdina dena.

| BEDATSEAREN HELTZEAN | |
Bedatsearen heltzean
bazterrak dirade bethatzen lorez
bortietan ere olha saria
nola beztitzen belharrez,
artzainak gü goiz'aldi eder batez
gora bürüz baguatza plazerez
gure ardi salduk aintzin otsamenez
üdakoz dener adios erranez.
| Al llegar la primavera los rincones se
llenan de flores y las inmediaciones de
la borda de montaña se viste de hierba.
Nosotros, los pastores, en una hermosa
mañana nos dirigimos dichosos hacia
los altos, animando a nuestros rebaños
y despidiéndonos de todos hasta
después del verano.
|
Hitzak eta musika: Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri) | |
Ondoren abesti beraren bi interpretazio erakusten ditugu, biek gordetzen dute Etxaun-Irurik sortutako doinua baina kantatzeko modua guztiz desberdina da. Batean, lehenean, Zuberoako kantu tradizionalaren bidetik jotzen du Jean Mixel Bedaxagarrek. Bestean, bigarrenean, Folketan talde Sestaoarraren kantatzeko manera beste bat da, ez musika tresnak erabiltzen dituztelako, kantakera bera da desberdina dena.
2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea
2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena
2018-11-09, ostirala, entsegua
[eu] | [es]
Hurrengo saioa eta kantujira datorren ostiralean izango dira. Hauxe duzu deialdia: Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar. |
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)