2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

Zaldibia, bidaia eta bazkaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]


Oinarrizko menua indabak izango da. Menu bereziren bat behar izanez gero web orria beteten adierazi.

Autobusa bete daitekeelakoan, bidaia eta bazkarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta urriaren 31an bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta azaroaren 1etik azaroaren 7ra zabalduko da. Bidaiaren eta afariaren kostua partaide bakoitzeko 20€ da. Edozein kasutan, parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da, ordainketak kontu hauetan egingo dira:
  • Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
  • La Caixa   ES51 2100 4987 61 2100214808
Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Azaroaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango.
  2. Bazkide ez den batek ordainketa azaroaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea azaroaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu.
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den txangora; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau  (https://goo.gl/TjXHan) betetzea komeni zaizu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina