2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

IV. Kantalaguna: afaria antolatzen

[Euskeraz]  [Gaztelaniaz]

Jatetxea bete daitekeelakoan, afarirako izen-ematea bi epe desberdinetan egitea erabaki dugu. Lehen epea Plentzia Kantagune taldeko bazkideentzat izango da eta apirilaren 30ean bukatuko da. Bigarren epea Plentzia Kantagune taldeko bazkide ez diren gainerako lagunentzat zuzendua dago eta maiatzaren 1etik maiatzaren 10era zabalduko da. Edozein kasutan, afariko parte-hartzaileen zerrenda ordainketaren egun eta orduaren arabera osatuko da (ordainketak La Caixa ES51 2100 4987 61 2100214808 kontuan egingo dira, mahaikide bakoitzeko 15€ direlarik).

Aurreko informazioarekin lotuta iruzkin pare bat, lehena PK-ren bazkideentzat eta bigarrena PK-ren bazkide ez direnentzat:
  1. Maiatzaren 1etik aurrera bazkideek ez dute inolako lehentasunik izango
  2. Bazkide ez den batek ordainketa maiatzaren 1a baino lehenago egingo balu, bere izen-ematea maiatzaren 1ean egina bezalakoa hartuko dugu
Antolaketa egoki bat aurreikusteko, Plentzia Kantagune taldeko arduradunei lagungarria zaie aldez aurretik jakitea nor etorrriko den afarira; halaber, komunikabideren bat edukitzea garrantzitsua da (telefonoa edo e-posta). Horregatik, informatua izan zaitezan datu-orri labur hau (http://bit.ly/22SSzxv) betetzea komeni zaizu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina