2016(e)ko martxoa 9, asteazkena

2016-03-12, larunbata. Nesken futbola Plentzian

SD Plentzia futbol taldeak omenaldi bat antolatu du aspaldiko neska futbolariei, Plentzian sortutako lehen nesken futbol taldea omenduko da datorren larunbatean, martxoak 12, Errotabarri zelaian. Egitaraua honelaxe joango da:
  • 10:30etan kadete kategoriako nesken futbol partidari ekingo zaio dagokion ohorezko sakearekin
  • 11:30tatik aurrera 10 minutuko partidatxoa, alde batetik kadete kategoriako neskak eta bestetik aspaldiko neska futbolari aitzindariak
Athletic taldeko neskak etortzekoak dira eta Sabin Lopez de Gereñok haiei konposatutako himnoaren egokitzapen bat prestatu dugu larunbaterako. Hor doakizu himnoa eta bertan txertatu dugun argazkian agertzen dira omenduko ditugun futbolariak eta euren artean Inma Galindez gure kantukidea, nor den badakizu?



La SD Plentzia de fútbol ha organizado un acto de reconocimiento a las primeras mujeres de Plentzia que formaron un equipo de fútbol en el municipio. El acto será el próximo sábado, 12 de marzo, en el campo de Errotabarri con arreglo a este programa:
  • A las 10:30 saque de honor del partido cadete femenino
  • A partir de las 11:30 minipartido de 10 minutos entre las jugadoras cadete y las veteranas
Están invitadas las jugadoras del primer equipo del Athletic y algunas de ellas asistirán. Hemos adaptado el himno que Sabin Lopez de Gereño dedicó a las jugadoras del Athletic y lo adjuntamos al mensaje. Observarás que en la foto que ilustra el himno aparecen las jugadoras homenajeadas y entre ellas se encuentra nuestra kantukide Inma Galíndez ¿La reconoces?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina