2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

01 Amaiur | Fermin Balentzia


AMAIUR

Amaiur, askatasunaren ikur
gauden ziur
gazte eta zaharrak
ezjakin eta zuhur.

Amaiur, ezkutaturik gelditua da harri zaharren tartean,
mendean zehar txit gorderikan goroldioen azpian.
Bainan izanen da denbora bat izango ahal da agian,
guztiok zutik lortuko dugu agertu ohiu bizian:
Euskal Herriko askatasuna Amaiurko gazteluan!
Euskal Herriko askatasuna Amaiurko gazteluan!

Nafarroako independentzia Baztango herri tartean
jokatu zuen azken borroka hamaseigarren mendean
borroka harek badu segida jarraipen gure artean
Xabierko zadun eta lagunek idatzi zuten ekinean:
Euskal Herriko askatasuna Amaiurko gazteluan!
Euskal Herriko askatasuna Amaiurko gazteluan!

00 Agurra | Fermin Balentzia



2015eko apirilaren 17an Fermin Balentzia eta Karmele Biurrun bisitan etorri zitzaizkigun, Plentzian ospatu genuen topekateren bideoak hemen dituzu:

2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Nafarroak ditu kateak

Fermin Balentzia kantariak osatu duen abestirik ezagunena Navarra tiene cadenas izango da, euskarazko itzulpena osatu du Jokin de Pedro gure kantakideak. Zuok guztiokin partekatu nahi dugu, ea gogokoa egiten zaizuen:

Bideoaren egilea Gabi de la Maza da eta hauxe duzu bere YouTube kanala Txatxangorria-Euskal karaokeak


   Nafarroak ditu kateak   


   Nafarr(o)ak ditu kateak
   kanpoan eta barnean:
   armarrikoak geureak,
   bortxaz jarriak besteak,
   bortxaz jarriak besteak 
   armarrikoak geureak;
   kanpoan eta barnean
   Nafarr(o)ak ditu kateak.



   1

   Santxo Azkarrak, Santxo Azkarrak   
   biziko balitz gurean 
   kate horiek hautsita
   batuko gintuzke denak.
   Jada ez dira mairuak
   mugen aurka datozenak;
   orain kristau txisteradun
   dira hortan dihardutenak.


   Nafarr(o)ak ditu kateak...



   2

   Mila bostehun (e)ta hamabian
   Albako Duke arrotzak
   sartu armada Iruñean,
   Nafarroan gerra-hotsak.
   Harrezkero gaztelarra 
   Nafarroan erregetzat,
   barre egin zuten monarkek
   ta negar nafar bihotzak.


   Nafarr(o)ak ditu kateak...



   3

   Historia Herriak egin,
   kontrabandistek idatzi;
   nahieran kontatzen dute,
   gezur biribilez jantzi.
   Obanosko infantzoiek
   lelo hau ziguten utzi:
   “Izan libre aberri askean, 
   Nafarroak ez du ahantzi!”


   Nafarr(o)ak ditu kateak...



   Hitzak eta musika:
  Fermin Balentzia Mendia 


2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

Tafalla

Fermin Balentziaren Tafalla abesti ezagunaren euskarazko itzulpena osatu du Jokin de Pedro gure kantakideak. Zuok guztiokin partekatu nahi dugu, ea gogokoa egiten zaizuen:

Bideoaren egilea Gabi de la Maza da eta hauxe duzu bere YouTube kanala Txatxangorria-Euskal karaokeak


   Tafalla   


   1

   Zabaldu leihoak 
   horra egunsentia
   Makotxa, Balgorra,
   Larrain, Valdetina, 
   La Peña, Zidakos
   laztanduz argia.
   Gorria, zuria,
   mairua, euskalduna   
   Tafallan badira.
   Langile bipila
   ta nekazaria
   bizi da Tafalla
   bizi Euskal Herria.

   A, a, a / a, a, a
   A, a, a / a, a, a


   2

   Hegoan Olite,
   Baldorba gainian,
   Uxue gotorra,
   Artaxona hesia.
   Lurrari damaio
   euskarak bizia:
   ezpuendas, gardatxos,   
   bitxarras, iraskos
   oihartzun eztia!
   Mahatsa, garia,
   lorea, hazia:
   hori da Tafalla,
   hori Euskal Herria.

   A, a, a...


   3

   Herri-lur, eskortan,   
   tafallarrak adi:
   batzarrera deika
   ezkila da ari.
   Radica galapan 
   lagunekin dabil 
   sua emateko
   Lagunero zital
   atzerritarrari.
   Apala eta duina, 
   halere zauriak; 
   min badu Tafallak
   min du Euskal Herriak.

   A, a, a...


   4

   Hasi da Colaino 
   kantuz Pepitari,
   landetxe(e)tan ozen
   jota entzuten dabil,
   Cuatro Esquinas bertan    
   Los Pajes kantari,
   betoz txistu-errondak
   koadrilan bilduak
   lagunduz elkarri.
   Zaharra, gaztia,
   neria, zuria,
   kanta zak Tafalla,
   kanta Euskal Herrria! 

   A, a, a...


   Hitzak eta musika:
  Fermin Balentzia Mendia 



Bilboko udaletxearen aurrean Fermin Balentzia eta Agurtzane euskal gazteei
laguntasuna eta hurbiltasuna eskaintzen Tafalla abestiaren bitartez