2014(e)ko martxoa 6, osteguna

Gure esku dago

2014-06-08, gure esku dago:


2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea batu nahi ditugu giza kate erraldoi batekin. Eskuz esku bide osoa bete nahi dugu. Horretarako zure parte-hartzea behar dugu, zuretzako leku bat baitugu gordea ekimen erraldoi honetan.

Gure puntua Elorrio inguruan izateko zen. Baina gero jakin dugu Getxo-Plentzia-Gorliz elkarrekin
izango garela Antzuola bertako 3 kilometro beteko ditugula, hementxe:

Uste dugu hemen, Bergara eta Antzuola
arteko mendatetxoan izango garela

Abestia:

         Kanta zaharrak dioen bezala,
         ura bere bidean doa.
         Goi mendietako xirripa
         kanpo emariz ibaitu da.

         Mugarik ez jarri urei.
         Utzi libre beheratzen,
         milaka urtez egin legez.  

         Guk ez dugu aldarri egiteko
         heroi edo konkistarik.
         Borondateak elkartzen gaitu,
         herri izan nahiak.

   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi) 
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.
   Jende zoriontsua, herri libre batean.
   Herri libre batean!

   Rosa, Izaro, Omar, Arane, Carlos, Bittore, Maddi...   

   Har dezagun bidea, gure esku dago eta.    Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.    Jende zoriontsua, herri libre batean.    Herri libre batean!    Hiritar desberdinak ametsak ditu biltzen:       etorkin, arrantzale, langabetu, ikasle,    nekazari, langile, musikari, idazle,    erretiratu, ume.  
   Amaia, Jabier, Antoine, Garazi, Gloria, Lur, Mamadu...   
   Har dezagun bidea, gure esku dago eta. |
   Milaka lagun oinez, eskutik oratuta.   |
   Jende zoriontsua, herri libre batean.  |
   Herri libre batean!                    |(bi)
   Hormak eta harresiak ez ditugu maite,  |
   elkarrekin bizi nahi dugu, soilik.     |
   Ez dugu beste inor mendean hartu nahi, |
   etorkizuna hautatu, ez besterik.       |(bi)
   (Hitzak: Kirmen Uribe) 


1 iruzkin:

  1. Guztiok batera joanez gero gelditu ezinik izango gara.
    Gora gu ta gutarrak!!!!!!

    ErantzunEzabatu