2012(e)ko abendua 16, igandea

2012-12-22, Gabon Kantak, ibilbidea eta ordutegia


Lagundu nahi baduzu, kartel hau inprimatu eta herriko horma batean itsatsi


Argiontzia erosteko toki honetara jo

3 iruzkin:

  1. Gauza bat: Farol ZURIAK erosi ditugu.
    Una cosa: hemos comprado los faroles de color BLANCO.
    Lo pongo por lo de la uniformización... aunque hay negros, rojos, verdes...

    ErantzunEzabatu
  2. Asko dira ezagutzen diren Eguberri kantak eta gogora dakargun hau, berezia izanik, ederrenetariko bat da: Fairytale of New York. Abesti garratz baina indartsu hau The Pogues taldeak konposatu zuen 1987an, jarraian hitzak euskaraz ematen dira eta bideoari esteka bat ere.

    Fairytale of New York (Maitagarrien ipuina New York-en)

    Eguberriak ziren laztana
    mozkortien ziegan agure batek esan zidan:
    beste bat ez dut ikusiko.
    Eta orduan abesti bat kantatu zuen
    "Mendi zaharreko ihintz berezia".
    Aurpegia itzuli eta zurekin amestu nuen.
    Zorte kolpe bat izan nuen
    eta hemezortzi batera izan zen,
    uste dut urte hau zuretzat eta niretzat dela.
    Beraz, Eguberri zoriontsuak,
    maite zaitut laztana.
    Garai hobeak ikus ditzaket
    non gure ametsak egia bihurtuko diren.

    Haiek kotxe handiak dituzte taberna bezalakoak,
    haiek urrezko errekak dituzte.
    Baina haizeak zeharkatzen zaitu
    ez da zaharrentzat tokia.
    Nire eskua hartu zenuenean lehen aldiz
    Eguberri hotz batean esan zenidan
    Broadway nire zain zegoela.
    Zu galanta zinen, zu polita zinen.
    New York hiriko erregina
    taldeak emanaldia bukatzean
    denek garrasika gehiago eskatu zuten.
    Sinatrak kantatzen zuen,
    mozkorti guztiek kantatzen zuten.
    Kantoian elkar musukatu genuen
    eta gau osoan dantzan ibili ginen.
    Poliziaren abesbatzak "Galway Bay" kantatzen zuen
    eta kanpaiek jotzen zuten Eguberri egunean.

    Alfer bat zara, punk bat zara.
    Zu urdanga zahar bat zara.
    Hor botata ia hilik ohearen zulo batean,
    alu bat zara, ziztrin bat zara,
    marikoi merke nazkagarria.
    Eguberri zoriontsurik ez,
    Jaungokoari eskatzen diot azkena izan dadila.

    Poliziaren abesbatzak "Galway Bay" kantatzen zuen
    eta kanpaiek jotzen zuten Eguberri egunean.

    Zerbait izan nintekeen,
    egia esan edozein zerbait izan zitekeen.
    Nire ametsak kendu zenizkidan aurkitu zintudanean.
    Nirekin gorde nituen, nire ametsekin batera jarri nituen.
    Nire ametsak zure inguruan eraiki ditut.

    Poliziaren abesbatzak "Galway Bay" kantatzen zuen
    eta kanpaiek jotzen zuten Eguberri egunean.

    ErantzunEzabatu