2026(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

2026ko neguko egitaraua (aurrerapena)


NEGUKO EGITARAUA AURRERATZEN

2026ko urtarrilaren 8an bildu zen Batzordea eta hartutako erabakien artean, jarraian erakusten den Jarduera-plana erabaki zen:

URTARRILA
  • 16an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 30ean Entsegua eta kantujira

OTSAILA
  • 4an Santa Agedako kantujira
  • 7an Txangoa sagardotegira (Zestoa eta Astigarraga)
  • 13an Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 27an URTEKO BATZAR OROKORRA
  • 27an lunch-a eta kantujira

MARTXOA
  • 13an Korrika 2026
  • 27an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

APIRILA
  • 17an Entsegua Itsasorekin eta kantujira

MAIATZA
  • 15ean Entsegua Itsasorekin eta kantujira
  • 29an Entsegua eta kantujira

EKAINA
  • 12an Erandiora joango gara Erandio Kantari taldeari merezitako omenaldia egitera
  • 19an Entsegua Itsasorekin eta kantujira


Otsailaren 27ko Batzarrean proposatuko programazio hau guztion artean onartuko dugu eta 2026rako gainerako programazioaren berri izango dugu ere.

Plentziako Kantagunearen Batzordea
 

2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

2025-12-06: San Nikolas Eguna

Urtero bezala, San Nikolas ospatzen da Plentziako alde zaharrean, urte honetan abenduko lehen larunbatean izango da.

Hona hemen San Nikolas egunerako prestatu dugun egitaraua:
  • 11:45ean Ermitan elkartuko gara
  • 12:00etan Barrenkale (horma-hobiaren aurreko ekitaldia eta kantak)
  • 12:30ean Kantujira alde zaharretik 11 Kantu taldearekin
  • 14:30etan Bazkaria (pintxoak), etorriko zaren ala ez aitortu WhatsApp bitartez (galdera laster izango duzu prest)
  • 17:00etan Barrikako Elordui Egoitza 11 Kantu taldearekin
  • 19:00etan dantzaldia Lorratz taldearekin Elizako Plazan (euria eginez gero, B plana dugu)

WhatsApp-eko INFO | Plentzia Kantagunea
harian erantzun abenduak 1 baino lehen

 

2025(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

2025-11-23, Hondarribia


Hondarribia ezagutzera goaz azaroaren 23an (igandea). Egitasmoa hauxe da:
  • Irteera:
    • Plentzia, 8:30 
    • Sopela, 8:45
    • Bilbo, 9:00
  • 10:30, kafea Hondarribian
  • 11:00, Hondarribiko bisita gidatua
  • 13:30, kantupoteoa Hondarribiko portuko kaleetan
  • 15:00, bazkaria Hondarribiko Tatapas Gastrotekan
    • Mahaiaren erdira, partekatzeko:
      • Ilar-hummusa
      • Etxeko entsalada
      • Idiazabalgo gazta-karraskariak
      • Barazki eta perretxiko bolatxoak
    • Aukera bat hautatzeko:
      • Legatza parrillan frijituarekin
      • Txerri-saiheskia tenperatura baxuan eta patata errearekin
    • Postrea:
      • Torrija izozkiarekin
    • Edaria:
      • Ardo zuria
      • Ardo beltza
      • Sagardoa
      • Freskagarria
  • Bazkalostean, kantuak eta dantzak
  • 19:00, etxerantz abiatu

Hondarribia:




  Nagusi Kalea                                 Danborrada                                         Portuko etxeak


Ordainketak egiteko kontua:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Plentziako Kantagune taldeko bazkide bakoitzeko 40€ dira (bidaia, bisita gidatuak  eta bazkaria barne) azaroaren 7a baino lehen.

Partaideen zerrenda bat irekiko dugu WhatsApp aplikazioaren INFO-Plentzia Kantagunea harian. Beti bezala, Plentzia Kantaguneko diruzainak eguneratuko du zerrenda hori ordainketak eginak daudela ikusten dituen einean.


Cuenta para los ingresos:  Kutxabank ES54 2095 0062 10 9116720969
Cada socio o socia de Plentziako Kantagune pagará 40€ (viaje, visitas guiadas y comida incluidos) antes del 7 de noviembre.
Se abrirá una lista de participantes en el canal INFO-Plentzia Kantagune Taldea de WhatsApp. Como siempre, la persona encargada de actualizar dicha lista será el tesorero de PK que lo irá haciendo a medida de que tenga constancia de los ingresos realizados.

Hondarribiko alde historikoa eta harresiak. Urrunago aireportuko pista eta Txingudiko badia.


2025(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

2025-01-31, ostirala, entsegua


Ostiral honetan entsegua izango dugu, Itsaso Arrieta etorriko zaigu laguntzera eta hona hemen hitzordua:
  • Formatua: entsegua (Itsasorekin)  
  • Eguna: urtarrilaren 31an, ostirala  
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Kristo Ermita
Bukatzeko kantujira Plentziatik zehar.